Julio Popper

Julius Popper» orritik birbideratua)

Julius Popper edo Julio Popper (Bucarest, 1857ko abenduaren 15a-Buenos Aires, 1893ko ekainaren 5a) jatorri errumaniar zuen judua, Argentinan nazionalizatu zen. Enpresaria, hiltzaile eta kriminala, herrialde horren indigenen aurkako genozidioa bultzatu zuen, bereziki Suaren Lurraldea bizi zen selknam (onak gisa ezagunak) herriaren aurka, haien lurretan mehategiak eta etxaldeak sortzeko. Bere hilketak argazkietan jasota daude.[1]

Julio Popper

Bizitza
JaiotzaBukarest1857ko abenduaren 15a
Herrialdea Errumania
 Otomandar Inperioa
 Argentina
HeriotzaBuenos Aires1893ko ekainaren 5a (35 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, esploratzailea, hirigilea, geografoa eta argazkilaria
Selknam haurrak.

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Julio Popper Bucaresten jaio zen, 1857ko abenduaren 15ean. Garai hartan Errumaniako Erresuma, Otomandar Imperioaren kontrolpean zegoen. Julio judua zen eta bere aita komunitate horren pertsona garrantzitsua zen, ikastetxe hebraierearen irakaslea eta egunkari desberdinden bultzatzailea. 17 urte zituenean, Parisera joan zen, École polytechniquen ikasteko. Ondoren meatze ingeniariaren ikasketak burutu zituen. Hizkuntz asko zekizkien: alemaniera, errumaniera, frantsesa, yiddish, gaztelania...

Behin gradua lortuta Popper Konstantinoplara joan zen eta handik Egiptora; azken herri honetan Suezko kanalean lan egin zuen. Handik Asiako herrialde desberdinak ezagutu zituen: Ekialde Hurbila, India, Txina eta Japonia. 1881ean Errumaniera itzuli zen baina denbora gutxi egon zen: herrialdea otomandarren menpetik independizatuta zegoen ordurako eta juduen aurkako lehenengo neurriak hartzen ari baitziren. Urte horretan bertan bigarren bidailadi bat hasi zuen: Errusia, Siberia, Alaska, Kanada eta AEB. Mexikora joan zen eta han hasi zen geografian eta kazetaritzan lanean. 1885an, Brasilen egon ondoren, Buenos Airesera heldu zen. 28 urte zituen eta kultura handia.

Argentinan aldatu

Julio Popperrek Argentina hegoaldean aurkitzen ari ziren urre-meategiak eta, logika erabiliz, suposatu zuen Suaren Lurraldean ere egon behar zirela. 1886ko irailean talde batekin Suaren Lurraldeko Uharte Handian lurreratu zen eta bere prospekzio lanekin hasi zen. Espedizio horretan inguru horren meategi handiena aurkituz zuen. Mapak altxatu zituen eta aurkitu zituen tokiak izendatu zituen. Argentinaren subiranotasuna adierazteko Atlanta izeneko herria sortu zuen.

1887an, berriro ere Buenos Airesen, martxoaren 5ean, Institutu Geografiko Argentinarrean hitzaldi bat eman zuen. Hitzaldia arrakasta izan zuen eta, ondorioz, konpainia bat sortu zen: Compañía Anónima Lavaderos de Oro del Sur. Halaber, logia masoniko batean onartu zuten, Logia Docente, hiriburuaren garrantzitsuena. 1887ko udaberrian Suaren Lurraldera joan zen, urrea biltzeko baimenekin.

Indigenen hilketak aldatu

Urre bilatzaile askok basamortuan saiatu ziren hasieran eta, handik, Suaren Lurraldera joan ziren. Horrek indigenak hiltzeko kanpainak ahalbideratu zituen. Hiltzaileen artean Popper egon zen eta argazkietan hiltzaileak zuzentzen ikusten zaio. Datu zehatzak ez daude baina. Popperrekin batera beste hiltzaile batzuk aipatzen dira, esaterako Alejandro Maclennan eta Mister Bond.

 
Julio Popper bere "ehizaldi" batean. Bere oinetan, hildako ona bat dago. Argazkia Popperrek Juarez Celman presidenteari oparitutako album batekoa da.

Julio Popperrek hainbat liskar izan zituen selknamekin, eta "kobratutako piezekin" argazkiak atera zituen. Ingeles, eskoziar, irlandar eta italiar langileburu eta peoiak "indiar ehiztariak" izan ziren. Adibidez, Mac Lennan edo "chancho colorado", José Menéndez Menéndezen etxaldearen administratzailea, libra baten prezioa jarri zutenak barrabilen eta bularren truke, eta libra erdi haurren belarri bakoitzeko. 1880ko 4000 selknametatik 500 baino ez ziren geratzen 1905 inguruan. Ordurako, sarraskia ia amaitu zen. Ondoren geratu ziren gutxi horiek, kanpotik sartutako gaixotasunengatik hil ziren.

Popperren azken urteak aldatu

Popper benetako diktadorea zen eta, horren ondorioz, beste kolonoekin eta gobernuarekin arazo handiak izan zituen. Bere boterea handia izan zen eta goardia zein diru propioa zuen. Irarri zituen txanponak "popper" izena zuen. Epaiketa bat izan zuen baina libre atera zen. Behin libre Antartidaren esplorazioa hasi zen prestatzen.

1893ko ekainaren 6an, Popperren gorpua agertu zen Buenos Airesko hotel batean. Gaztea zen eta heriotzaren inguruko gertaerak ez zeuden garbi; beraz, gorpuaren autopsia eskatu zen baina ordurako desagertua zen. Jakinda etsai asko zituela laster hilketaren zurrrumurrua zabaldu zen. José María Beauvoir historialariaren ustez, Popper pozoindua hil zen.

Julius Popper artean aldatu

Popper kriminala literatura zein zinemaren lan desberdinetan agertu da. Hauek dira ezagunenak:

Erreferentziak aldatu

  1. Acuña, Patricia (2016/06/07). «Popper y McLennan: Responsables del exterminio selk’nam en Tierra del Fuego». Biobiochile.cl. [1]
  2. https://www.imdb.com/title/tt0192678/
  3. https://scielo.conicyt.cl/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S0718-22952004000100007

Kanpo estekak aldatu