Juliotar data

Edozein fenomeno astronomikoren data zehazteko erabiltzen den erreferentzia-data. Historian zehar, egutegi-ereduak maiz aldatu dira, eta gaur egun ere herrialde guztiek ez dute egutegi bera erabiltzen.

Juliotar data astronomian erabiltzen den egunen kontaketa sistema bat da, Juliotar Garaiaren hasieratik gaur egun arte pasa diren egunak kontatuz. Orain juliotar datan 2460646.0238079 da.

Juliotar Egunaren Zenbakia (JDN ingelerazko siglekin ezaguna) Greenwicheko Meridianoko Orduan eguerdia denean gehitzen den zenbakia da, egun oso baterako baliagarria. Juliotar 0 eguna K.a. 4713. urteko urtarrilaren 1ean kokatzen da, Juliar egutegi proleptikoan (Gregoriotar egutegi proleptikoan K.a. 4714ko azaroaren 24a). Adibidez 2000ko urtarrilaren 1eko 12:00ak UT Juliotar Egutegian 2.451.545. eguna izan zen.

Juliotar data edozein unetan aurreko eguerdiko Juliotar Egunaren Zenbakiari egunaren frakzioa gehituz lortzen da. Juliotar datak idazterako garaian Juliotar Egunaren Zenbakiari frakzioa gehitzen zaio ondoren. Adibidez, 2013ko urtarrilaren 1eko 00:30:00.0ak UT 2.456.293.520833 dira.

Juliotar Periodoa 7980 urteko interbalo kronologiko bat da, K.a. 4713an hasten dena. Historialariek erabiltzen dute 1583tik aurrera egutegi ezberdinen arteko kalkuluak egin ahal izateko. 2015a 6728. urtea da Juliotar Periodo honetan. Hurrengo Juliotar Periodoa 3268. urtean hasiko da.

Kanpo estekak

aldatu