Julio Barrenetxea

idazle txiletarra

Julio Barrenetxea (Santiago, 1910eko martxoaren 13a - ib., 1979ko abenduaren 9a) idazle, diputatu eta diplomatiko txilatarra izan zen.

Julio Barrenetxea

deputy of Chile (en) Itzuli

1937 - 1945
Bizitza
JaiotzaSantiago1910eko martxoaren 13a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago1979ko azaroaren 9a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaLiceo de Aplicación (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta poeta
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza

Bizitza aldatu

Julio Cesar Barrenetxea kazetariaren semea zen. Zuzendaritza ikasketak hasi zituen Txileko Unibertsitate Katolikoan, baina lehenengo urtean utzi zuen. Hurrengo urtean, Txileko Unibertsitatean hasi zituen zuzendaritzako ikasketak.

Txileko Unibertsitateko himnoko letraren idazlea da. Carlos Ibañez del Campo-ren kontrako diktaduraren kontra laster azaldu zen.

1930. urtean, Txileko Unibertsitateko Ikasleen Federakundearen Lehendakaria izan zen. 1931ko uztaileko 22an, unibertsitatean greba aldarrikatu zuen eta zuziri ikaragarria piztu zuen. Berehala greba orokorra egin zen. Uztailaren 26an, lehendakariak dimizioa eman zuen. Julio Barrenetxearen hasiera politikoa izan zen hau. Hurrengo urteetan Alderdi Sozialistan sartu zen.

Temuco-ko diputatua izan zen 1937 eta 1941. urteen artean, eta 1941tik 1945ra, Santiagon. 1937. urtean, Peñaflorren zegoen Alemaniar eskolan ideia naziak sartzen hari zirela eta asteburuetan tiro txapelketak egiten zirela bertanzalatu zuen, eta honek, eskolaren itxierarekin amaitu zuen.

Partiduak, Marxismora jo zuenen alderditik atera zen. Hainbat alderdi txikietan egon zen, eta hauek alderdi nagusi bat osatu zuten; Partido Nacional. Partido Nacional-a sortu zenean, Julio lehenengo Lehendakaria izan zen. Karguan bi urte egon zen.

1945 eta 1956. urteen artean, diplomatikoa ere izan zen, Kolonbian enbaxadorea izan zen. 1960.eko hamarkadan, Indian izan zen enbaxadore.

1979ko abenduaren 8an zendu zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu