Julienne Baseke Nzabandora

Afemeko koordinatzaile eta Mama Radio irratiko zuzendaria

Julienne Baseke Nzabandora (Kongo, Kinshasa, 1979) Association des Femmes des Médias - AFEM elkarteko koordinatzaile eta Mama Radio irratiko zuzendaria da.

Julienne Baseke Nzabandora
Bizitza
JaiotzaKinshasa eta Bukavu, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Kongoko Errepublika Demokratikoa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, soziologoa, poeta eta antzerkigilea

Biografia aldatu

Bukavun hazi zen Hego Kivuko hiriburuan, poesia idatzi du, baita antzerkia ere beti ere emakumeen egoera eta bakea gaia izanik. Soziologian lizentziatua, Bukavuko Unibertsitate Publikoko irakaslea da.[1]

Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean 1996tik 2003ra bitartean bizitako gerran indarkeria sexuala gerrako arma gisa erabili da emakumeen kontra. Julienne Basekek indarkeria kasuen testigantzak dokumentatzen eta hedatzen jardun da Afem Emakume Kazetarien Elkartearekin batera.[2] Kasuok bereziki gordinak izan dira Hego Kivun, Ipar Kivun eta Ituri eskualdean are gordinagoa izan da egoera, mineralen legez kanpoko ustiaketak eta horiekin loturiko talde militarren presentzia, segurtasun eza, emakume eta haurren aurkako indarkeria sexuala, GIB-aren hazkundea eta herritarren barne migrazioa eragin ditu besteak beste.[3] Indarkeria kasuen ondoriozko haurdunaldiei aurre egiteko abortu klandestinoetan hildakoen emakumeen kopurua ere asko igo da, Maputoko protokoloak indarkeriazko protokoloak baimentzen baditu ere mediku ugarik ez ditu emakumeak artatzen.[2] Emakumeen kontrako indarkeria kasu ugari sorginkeria egotzita ematen direla salatzen du ere, AFEM elkarteak Femme au Fone aplikazioaren bitartez jasotzen ditu horrelako salaketa ugari, non indarkeria matxista eta politikoa uztartzen diren.[4]

Argitalpenak aldatu

Beste batzuekin batera aldatu
  • La participation des femmes dans les processus de paix et la prise de décision politique en République Démocratique du Congo (EASSI, 2012)[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Los silencios rotos de la República Democrática del Congo» pikara magazine 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).
  2. a b Iribarren, Maddi Ane Txoperena. ««Isiltasuna entzun egin behar dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  3. Berria. «Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeen egoera gordinaz, igandean BERRIAn» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  4. (Gaztelaniaz) «Móviles contra las violaciones en el país del coltán» pikara magazine 2022-03-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).
  5. (Frantsesez) Politics, iKNOW. (2012-06-30). «La participation des femmes dans les processus de paix et la prise de décision politique en République Démocratique du Congo» Réseau International de Connaissances sur les Femmes en Politique (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu