Juliana Herbehereetakoaren Rolls-Royce-a

Rolls-Royce Silver Wraith Limousine State Landaulette delako autoa, Herbeheretako Juliana I.a erreginaren estatu-auto ofiziala izan zen, 1958an neurrira eginda estatuak erosi zuenetik. Rolls-Royce etxearen Silver Wraith modelo bat da, baina enkarguzko elementuekin bereziki egina.[1]

Juliana Herbehereetakoaren Rolls-Royce-a

Historia

aldatu

1957ko irailean, Juliana erreginaren izenean zazpi eselekuko luxuzko automonila enkargatu zioten Rolls-Royce Limited autogileari, eta 1958ko martxoaren 13an eman zitzaien Herbehereetako Estatuari. Landaulette izendapenarekin dator, hitzak adierazten duelarik sabaiaren atzealdea tolestu daitekeela, bidaiari ospetsuen agurrak eta ikusaldiak errazteko.

Erreginak eskatutako ezaugarrien artean. Philipsek egindako irrati pertsonalizatua egon zen, koroaren eta J larri baten monograma ateen kanpoaldean margotua, eta koroa gehiago erliebean atzealdeko ateen barnealdean. Gainera, erreginaren eserlekuan eskuineko beso-euskarrian, hiru zulo zeuden koaderno bat, makillaje-ispilua eta zigarro-kaxa eramateko.[1]

Automobila batez ere estatu mailako bisitetarako erabili zen, horietan lehena Elizabeth II.a Ingalaterrakoak 1958ko martxoaren 20an Herbehereak bisitatu zuenean. Autoa erabili zuten beste bisitari batzuk izan ziren: Belgikako Baudouin, Persiako Shah Mohammad Reza eta Farah Dibah haren emaztea, Thailandiako Bhuminol Adulyadej erregea eta Sirikit emaztea, eta Norvegiako, Suediako eta Danimarkako errege-erreginak, beste estatuburu batzuen artean. Beatriz printzesak eta Claus haren senargaiak ere Rolls-Royce hau erabili zuten 1965eko udazkenean ezkonduko zirela iragartzean Herbeheretan zehar egindako bidaian.[2]

1970eko hamarkadaren amaieran, erabaki zen autoa ez zela funtzio ofizialetarako gehiago erabiliko. Hasieran, Soestdijk jauregiko garajean egon zen.[1] baina 1979an autoa autoak alokatzen zituen enpresa pribatu bati saldu zitzaion. Enpresa horren kontrolpean zegoela, dena dela, berriro erabili zuten Maxima Zorreguieta eta Willem-Alexander printzea ezkondu zirenean 2002an.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Nederlanderaz) «Meijers Autobedrijf | Rolls-Royce State Landaulette» Meijers Autoverhuur (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  2. a b «The Dutch Royal House» archive.ph 2011-06-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).