Julia Zornoza

Ekintzailea

Julia "Julita" Zornoza Iriarte (Etxalar, Nafarroa Garaia) argazkilaria eta moldatzailea izan zen.[1]Nafarroan, estudio batean argazkiei ukituak egiten aritu zen lehen emakumeetako bat. 36ko gerran errepresaliatua izan zen: atxilotu ostean, frankistek Altsasuko kaleetan barrena eraman zuten ilea moztuta.[2]

Julia Zornoza
Bizitza
JaiotzaEtxalar, ezezaguna
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta argazkilaria

Biografia aldatu

Julia, Altsasun, herrian barrena burua arradatuta desfilatzera behartu zuten agintari frankistek umiliazio ekitaldi batean,[3] bere amaren besotik, txistu eta danbolin hotsean, garai hartan ohitura bihurtu zen eran.[4]

Juliak argazkigintzan egin zituen lanetatik ez da ezer iritsi gaur egunera.

Erreferentziak aldatu

  1. SLU, Herritar Berri. (2021-03-04). «IRAGAN MENDEETAKO EUSKAL EMAKUME ARGAZKILARIAK» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  2. Urkizu, Urtzi. «Andre begiz, klik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  3. «Euskal-Museoa» www.euskalmuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  4. altsasumemoria. (2014-10-31). «Zornoza Iriarte, Julita» Altsasu Memoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.