Julia Gutiérrez Caba

aktore espainiarra

Julia Gutiérrez Caba (Madril, 1934ko urriaren 20a) espainiar antzezlea da.

Julia Gutiérrez Caba

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulia Gutiérrez Caba
JaiotzaMadril1928ko urriaren 20a (96 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaEmilio Gutiérrez Esteban
AmaIrene Caba Alba
Ezkontidea(k)Manuel Collado Álvarez (en) Itzuli  (1964 -  2009)
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0349429 Allocine: 165297 Allmovie: p230290 TCM: 361544 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Antzezle-familia bateko laugarren belaunaldia osatzen du, bere arreba Irene eta anaia Emiliorekin batera. Antzerkian, 1951n egin zuen debuta Mariquilla Terremoto obrarekin eta Catalina Bárcenaren konpainiarekin. Gero, Isabel Garcésen aginduetara jarri zen, Benaventeren Ha llegado Don Juan eta Calderónen La vida es sueño lanetan. 1960an, zineman lan egiten hasi zen, Juan Antonio Bardemen gidaritzapean: A las cinco de la tarde. Hurrengo urteetan egin zituen filmen artean, aipagarriak dira Usted puede ser un asesino (1960), Accidente 703 (1962), La gran familia (1962), La familia y uno más (1965), Las viudas (1966), Buenas noches (1969) eta beste asko. Telebistan 1962an egin zuen debuta, eta hilean bi saio grabatzera iritsi zen. Confidencias (1965), Mujeres insólitas (1997) saileko Joana Eroa, Buenas noches, señores (1972) eta abar egin zituen. 1994an, Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen, bere ahizpa Irenerekin batera, eta, 2000n, Taldeko Emakumezko Aktore Onenaren Goya saria, ''You're the One filmean egindako lanagatik.

Filmografia hautatua

aldatu

Erreferentziak

aldatu