Julia Chávarri Otero

Julia Chávarri Otero (Cenicero, Errioxa, 1932-Gasteiz, 2011ko otsailaren 5a) hasieran moja izan bazen, gero utzi zuen eta gizarte langile bezala Gasteizen oso ezaguna egin zen. Bere lan nagusietariko bat ijito herriko pertsonekin egin zuen nahiz eta bera payo izan; zentzu horretan Arabako ijitoentzat erreferentziako elkartea den Gao Lacho Dromen zuzendaria izan zen.[1] Bizitza osoa lan horri eman zion. 1984an Gasteizko Udalak giza-eskubideen “Jesús de Galíndez" saria eman zion.

Julia Chávarri Otero
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulia Chávarri Otero
JaiotzaCenicero, 1932
Herrialdea Araba
HeriotzaGasteiz, 2011 (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea eta moja katolikoa

Biografia aldatu

Julia Chávarrik Irakasle ikasketak, Arte Ederrak eta Gizarte Lana ikasi zuen. 1968an, artean moja izanik, Caritasen, Gasteizko ijitoekin lanean hasi zen. Urte haietan ijitoen herriaren bizi baldintzak oso gogorrak ziren eta haien bizimodua hobetzeari ekin zion. Bere lehenego lanak Jauregien Landetan zeuden txaboletan izan ziren; orduan bi erlijiosoren laguntza izan zuen: José Ignacio Alberdi eta José Luis Zabalza. 1970 Julia Chavarrí moja izateari utzi zion.

70. hamarkadaren hasieran, garaiko hiriko alkateak, Manuel Maria Lejarreta Gao Lacho Drom auzoaren kokapena erabakitzeko, ijitoen patriarkekin bildu zen. Toki horretan hamaika urte egon ziren, baina baldintzak gero eta okerragoak ziren eta 1981etik 1983ra utzi zuten. Jose Angel Cuerda alkate berriaren laguntzaz, Udalak prestamu bat eskaini zuen familia horiei hiriko auzo desberdinetan, batez ere Sansomendin, etxeak eskaintzeko. Urte batzuk geroago, Julia Chavarrík eta Bartolomé Jiménezek, azken hau ijitoen elkarteko presidentea, Erriberabeitiko Melledes herri hustua erosi zuten bertan langabezian zeuden ijito gazteentzako lan-tailerrak antolatzeko.[2] Halaber, drogomenpekotasuna pairatzen zuten gazteentzako birgaitze terapia taldea ere sortu zuten.

2011ko otsailaren 5ean hil zen, 79 urte zituelarik. Cenizeron lurperatu zuten.[3]

Sariak aldatu

  • 1984an Gasteizko Udalak giza-eskubideen “Jesús de Galíndez" saria.
  • 1991n Eusko Jaurlaritzaren Sustatu Saria Gao Lacho Drom elkarteari.
  • 2011n Gasteizko Udalak Ohorezko Hiritarra izendatu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .

Kanpo estekak aldatu