Jules Romains (Jaiotza-izena: Louis Farigoule ; Saint-Julien-Chapteuil, Loira Garaia, 1885eko abuztuaren 26a - Paris, 1972ko abuztuaren 14a) frantses idazlea izan zen.

Jules Romains

(1936)
7. seat 12 of the Académie française (en) Itzuli

1946ko apirilaren 4a - 1972ko abuztuaren 14a
Abel Bonnard - Jean d'Ormesson

PENeko lehendakari

1936 - 1939
Herbert George Wells - Denis Saurat (en) Itzuli, François Mauriac, Thornton Wilder, Hu Shih (en) Itzuli

PEN Club français (en) Itzuli lehendakari

1934 - 1939
Paul Valéry - Jean Schlumberger (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis Henri Jean Farigoule
JaiotzaSaint-Julien-Chapteuil1885eko abuztuaren 26a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1972ko abuztuaren 14a (86 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Jules Romains (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Gabrielle Romains (en) Itzuli  (1912 -  1930(e)ko hamarkada)
Lise Romains (en) Itzuli  (1936 -  1972)
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
École normale supérieure
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Ligue internationale des combattants de la paix (en) Itzuli
PEN
PEN Club français (en) Itzuli
Abbaye de Créteil (en) Itzuli
MugimenduaUnanimism (en) Itzuli

IMDB: nm0738653 Allocine: 37765 IBDB: 7003
Musicbrainz: ae2a76b9-ac50-4bf5-93c3-4c549db9226a Find a Grave: 20705 Edit the value on Wikidata

Unanimismoaren dotrina ezagutarazi zuen XX. mendearen hasieran, norbanako-multzo batek arima komuna duelako ustea. Garai hartan argitaratu zituen L´âme des hommes (1904, Gizakien arima) eta La vie unanime (1908) poesia-bildumak. Unanimismoaren gaia erabili zuen, halaber, Odes et prières (1913, Odak eta otoitzak) poesia-bilduman, Mort de quelqu´un (1911, Baten heriotza) eta Les copains (1913, Adiskideak) eleberrietan. Arrakasta handia lortu zuen, aldi berean, antzerkirako prestatu zituen lanekin: Monsieur Le Trouhadec saisi par la débauche (1923, Gehiegikeriak bultzatutako Trouhadec jauna) eta, batez ere, Knock ou le triomphe de la médecine (1923, Knock edo medikuntzaren garaipena). Handik aurrera, bere bizitzako lanik handiena idazten hasi zen, 27 liburukitan bildu zuen Les hommes de bonne volonté (1932-1956, Borondate oneko gizakiak) literatura-lana. Obra horretan xehetasun handiz deskribatzen du bere garaiko frantses gizartea. Bere bizitzako azken urteetan, ohiturazko eleberri multzo bat idatzi zuen: Une femme singulière (1957, Emakume berezia), Le besoin de voir clair (1958, Argi ikusteko beharra) eta Mémoires de madame Chauverel (1959, Chauverel anderearen memoriak). Harenak dira, halaber, Lettres à un ami (1964-1965, Gutunak lagun bati) eta Amitiés et rencontres (1970, Adiskidetasunak eta topaketak) biografia-lanak.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Romains