Ireki menu nagusia

Julen Rodriguez Zubiaurre (Donostia, 1990eko urriaren 16a) gipuzkoar ekintzaile internazionalista, euskaltzale eta marxista da, Bilboko Komite Internazionalistak erakundeko kidea.

Julen Rodriguez Zubiaurre
Bizitza
Jaiotza Ulia1990eko urriaren  16a (28 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea

BizitzaAldatu

Gaztetatik elkartasun eta berdintasun bezalako baloreei eutsiz, gizartea eraldatzeko konpromezua hartu zuen oinarriko kristautasun talde ezberdinetan atxikiz. Donostiako aisialdi taldeetako begirale bilakatuz, Leonardo Boff eta Oscar Romero apaizen ideiekin bat eginez askapenaren teologiaren zabaltzaile sutsua izan zen.

Soziologia ikasketak egitera joan zen Bilbora, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusan, hain zuzen ere. Ikasle mugimendura atxiki zen segituan, hainbat borroketan parte hartuz, besteak beste Bologna Prozesuaren kontra, inperialismoaren eta hezkuntza publikoaren pribatizazioaren kontra, euskal preso politikoen eskubideen alde edota ikasleentzako gune aske eta autogestionatuen alde, Fakultateko asanblada ezberdinetan.

Bilbon bizi zelarik, Alde Zaharreko poteoaren inguruko ikerketa garrantzitsuak burutu zituen. Hortik sortu zen ikerketa soziologikorako ekimen berri bat: BAZPA.

2011ko maiatzatik aurrera garatu zen M-15 mugimenduarekin bat egin zuen Bilboko kaleen erabilera askea aldarrikatzen. Baina militantzia oro utzi behar izan zuen, Latinoamerikako gatazkak ezagutzeko, Kolonbiara joan zen urtebetez soziologia ikasketak jarraitzeko asmoz. Julen, Abimael Guzmán Reynoso eta haren Alderdi Komunistaren ikerlari sutsua izan da maoismoa mimatu zuelarik.

Brigadista lanak egin ostean, Euskal Herrira itzuli zen eta internazionalismoan buru belarri jarraitzeaz gain, Bilboko okupazio mugimenduan parte hartzen hasi zen, Kukutza gaztetxearen desegitearen ondoren. Euskaltzale bezala, Bilboko AEKn 2011ko Korrikaren antolakuntzan aritu zen, EHUko Iñaki Goirizelaiarekin lantaldean. Eta kiroletan, Fortuna Kirol Elkartean aritzen da lanean Behobia-Donostia lasterketaren antolakuntzan.

Kolonbiako esperientziaren ondoren, Julenen izaera ideologikoa aldatzen joan da, hasiera batean kontsejismoaren inguruko printzipioak bazituen ere, leninismorako joera hartu du, pentsaera akrata batetik abertzaletasunerako bidea egin du. Eta zentzu horretan, azken bi pentsaera hauek uztartuz, Kurdistango herri borroketaz mamitu da azkenaldian eta emakumearen duintasuna aldarrikatu izan du, besteak beste, Donostiako Piraten mugimenduan. Horrela, konfederalismo demokratikoaren ideiak bereak eginez, Errausketaren aurkako herri mobilizazioa zutik dastatzeko aukera izan du ere Donostian, betiere 13. dortsala zuen Capitán Democracia delakoaren izaera eta lidergotza oro baztertuz eta jendarteari bere apostolu izandakoaren bi mezu helaraziz: Bat inon loturik deino ez garela libre izango eta ustelak lurpera, bizitza dela handiena, hain zuzen.

Ikus, gaineraAldatu