Julen Madina

irakaslea eta judo borrokalaria

Julen Madina Aierbe (Hernani, Gipuzkoa, 1955Donostia, Gipuzkoa, 2016ko abuztuaren 30a) lanbidez Hezkuntza Fisikoko irakaslea zen, bai eta judo eta jiu-jitsu borroka arteetako irakaslea ere.[1]

Julen Madina
Bizitza
JaiotzaHernani, 1955
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2016ko abuztuaren 30a (60/61 urte)
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna

41 urtez Iruñeko entzierroetan lasterkari izan eta oso ezaguna izan zen, beste hainbat herritako entzierroetan ere parte hartu ohi zuen eta.

Entzierroetan korrika egiteaz gain, ETB2ko El conquistador del fin del mundo saioan kolaboratzailea izan eta iritzia ematen parte hartu ohi zuelako ere bazen ezaguna.

2004ko uztailaren 12an Sanferminetan Jandilla ganadutegiko Trigueño zezenak Iruñeko zezen plaza sarreran harrapatu eta bost adarkada eman zizkion. 2011. urtean Iruñean korritzeari utziko zuela iragarri zuen. Ez, ordea, Tuteran. Hain justu, 2016ko Erriberako hiriburuko Santanatan, uztailaren 25ean, beste zezen batek harrapatu zuen, baina ez zion lesio larririk eragin.

2016ko abuztuaren 25an, ostegunez, Zurriolako hondartzan olatu kolpe batek lurrerantz bota eta hondarraren kontra buruan jotako kolpeak eragin zion lesioa. Hiru lagunek uretan buruz behera zegoela aurkitu eta atera egin zuten. Ospitalean zainketa berezietan egon ondoren, abuztuaren 30ean zendu zen.[2]

Erreferentziak

aldatu