Jugatx Astorkia

euskal artista

Jugatx Astorkia (Berriz, Bizkaia, 1992ko urriaren 23a) artista eta ikertzailea da.

Jugatx Astorkia

Bizitza
JaiotzaBerriz1992ko urriaren 23a (31 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista eta ikertzailea

Instagram: jugatxx Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

UPV/EHUn Arteko Gradua burutu ondoren, Arte Garaikideko Masterra egin zuen Universidade de Vigon. Esperientzia horrek argiaren pertzepzioari eta materialtasunari, zein argazkigintzari lotutako praktika esperimentalei bidea ireki zion.

Ikerketa aldatu

Gaur egun doktorego-tesia egiten ari da UPV/EHUn, argi-irudia esfera analogiko-digitalen barruan ezeztapen-prozesuen bidez eraldatzeari buruz. Bere praktika artistikoan, plastikoki ikusezina dena gauzatzeko, argiaren aztarnak eta hondarrak erabiltzen dituzten prozesuekin lan egiten du[1] eta horren inguruko kapitulu bat argitaratu zuen 2019an [2]. Halaber, hainbat ikerketa-taldetan parte hartu du, hala nola, PREKARIART edota GizaArtea taldeetan.

Impr Pant. proiektua aldatu

Artistak Noticias de Alava egunkariari azaldu zionez, erakusketako artelanak pantailatik ateratzen diren irudien inguruan sortu zituen. Gainera, erakusketa horretan pantailak euskarri gisa ere erabili zituen. Euskarri horiek espazioan erakutsi zituen, proiektatzen ziren irudiekin elkarreragiteko moduan. Ondorioz, argi-joko batzuk sortu ziren, Astorkiari benetan interesatzen zitzaizkionak. Izan ere, sortzaileak pantailen barne-prozesuak behatu zituen, irudiak nola sortzen diren ulertzearren. Esperimentazio prozesu horretan irudi abstraktuekin egin zuen topo, ia ezerezari buruzko irudiekin [3].

Banakako erakusketak aldatu

  • Impr Pant., Astra, Gernika (2021)[4]
  • Impr Pant., Juan Valera kultur zentroa, Doña Mencía, Cordoba (2021)[5]
  • Impr Pant., Montehermoso Kulturgunea, Vitoria-Gasteiz (2021)[6]
  • Impr Pant., Zelaietako Erakusketa gela, Zornotza (2021)[7]

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu