Judas Arrieta

artista espainiarra
Artikulu hau Judas Arrietari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».

Judas Arrieta (Hondarribia, Gipuzkoa, 1971) Euskal Herriko ikus-artista da.

Judas Arrieta

Bizitza
JaiotzaHondarribia, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakartista
judasarrieta.com

Bere obran azpimarratzekoak dira marrazki bizidunetako, komikietako eta pop garaiko irudietako erreferentziez beteriko collageak.

Biografia aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da.

 
Murala Usurbilen.

1995etik aurrera Euskal Herriko zein kanpoko hainbat galeriatan erakutsi ditu bere lanak, eta antzerkirako irudiak ere diseinatu izan ditu, besteak beste. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta BBKren bekak eskuratu zituen bere prestakuntza osatu eta lana egiteko, eta 1999an BBKren Rekalde aretoan paisaia eta gizaki irudiak tartekatzen zituen erakusketa osatu zuen, betiere komikiaren eta adierazmolde berrien eraginpean.

2000. urtean, Judas Arrietaren erakusketa batek inauguratu zuen artista gazteei eskainitako Bilkin galeria. Erakusketa hartan japoniar marrazki bizidunetan oinarritutako lanak aurkeztu zituen, Life with manga art never die izenburupean.

2005. urtean Txinara bizitzera joan zen. Ni Hao Txina telebistako saioan aurkezlearena egin zuen 2008. urtean. Urte berean Beijingeko Instituto Cervantesen irudi-horma bat margotu zuen.

Erakusketak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu