Ireki menu nagusia

Juan Ptolomeo Borikó Lopeo, Juantxo Borikó edo Johny Brusko (Basakato, Ekuatore Ginea, 1957 - †Badalona, Katalunia, 2006ko apirilaren 29a) abeslaria izan zen.

Juantxo Boriko
Bizitza
Jaiotza Ekuatore Ginea, 1957
Heriotza Badalona2006ko apirilaren 29a (48/49 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Musika instrumentua ahotsa

BizitzaAldatu

Juan Borikó Basakaton (Ginean) jaio zen 1957an. 9 urte zuelarik, Gasteiza joan zen eta Gasteizko Zaramaga auzoan kokatu zen. Borikók, San Viator ikastetxean ikasi zuen eta kirola egitea zen bere zaletasuna, behin baino gehiagotan Martín Fizekin batera korrika egin baitzuen Gasteizko Pradoko parkean.

1970eko hamarkadaren erdialdean COU ikasketak amaitu zituen eta aparejadore ikasketak hasi zituen Burgosen. 1980ko hamarkadaren hasieran Gasteiza itzuli zen baina aberrigabe bezala, Espainiako gobernuak nazionalitatea emango baitzion soldadutza egiteko baldintzapean. Gainera, Ginean Macías eta gero Obiang diktadoreak zeuden garai haietan. Bi hauek fang etniakoak ziren eta Borikó, berriz, bubi etniako eta hori gutxi balitz, fang etniakoek bubikoak etsaitzat zituzten.

80ko hamarkadan, Juantxok Pedro Espinosarekin batera Babinton PIP musika faktoria sortu zuen, eta han Potato punky-reggae taldea sortzearen ideia agertu zen. Johnny Brusko ezizenarekin abesten zuen. Baina 1990eko hamarkadan, Potato taldea utzi behar izan zuen bere gaixotasun larria zela eta, Malaria kronikoa baitzuen. Bere bizitza artistikoa alde batean utzi ondoren, Madrilen kokatu zen eta lan egiten zuen bitartean Soziologian lizentziatu zen. Gasteiza bueltatu zenean, Gasteizko Azukre-Lantegiaren eraikuntza berrian eta Euskadiko Parlamentuaren azpian tunel bat egiteko proiektuan parte hartu zuen. 1988. urtean, bere alaba jaio zen.

Gineara itzuli zen XXI. mendeko hasieran. Han zegoelarik, bere ama hil zen eta geroxeago bere aitaordea hil zen Gasteizen.

2004. urteko abenduan, auto batek harrapatu zuen Gasteizko Zaramaga auzoan, larriki zaurituz. 2005. urteko apirilean, zauriez sendatzen ari zelarik, Pankreako minbizia diagnostikatu zioten eta gaitz horren ondorioz, 2006ko apirilaren 29an hil zen.

Kanpo estekakAldatu