Ireki menu nagusia

Juanma Sarasola Murgia "Xaun"

euskal idazlea

Juanma Sarasola Murgia (Irun, Gipuzkoa, 1969-) idazle eta kazetaria. Besteak beste, honako lanak egin ditu kazetari arloan: 'Egin'-en (1992-93, Kirol sailean), 'Euskaldunon Egunkaria'-n (1999-2003, hainbat sailetan, bereziki Gaiak-en -zientzia, teknologia, biologia, osasuna...- eta Munduan), Euskadi Irratian (bekadun 1990ean, eta tertuliakide 'Faktoria' saioan, 2003ko urritik 2004ko martxoa arte), 'Berria'-n (2003tik 2009 arte, 5 urtez Munduan, eta hilabete batzuez 'Matraka' gehigarrian eta 'Berria.info' edizio jarraituan), eta 'Behe Bidasoako Hitza'-n (kazetari eta euskara zuzentzaile).

Juanma Sarasola Murgia "Xaun"
Bizitza
Jaiotza Irun1969  (49/50 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 743

'Irunero', 'Hondarribia', 'Iralabarri', 'Gaztegin', 'Xirika' eta 'Txingudi de Luxe' aldizkarietan, 'Ametsek ez dute kartzelarik' liburuan, Orereta-Errenteriako Mikelazulo Elkartearen 'Beste bat apalerako' bilduman, eta Senpereko Hatsaren Poesiaren urteroko bildumetan argitaratu ditu bere poesiak eta kantu-hitzak.

Auskalo!, Lasai-Massai, Addis Abbeba, Debekatua, Gaxen, eta Doktor Deslai musika taldeekin parte-hartze eta kolaborazioak izan ditu. Hatsa Elkarteak 2005eko abuztuan antolatutako 'Maite Ditugun Olerkariak' ekitaldi sortan 9 bidaia, 9 aztarren sakon ikuskizunaren egilea da.

Eduki-taula

SariakAldatu

Hondarribiko 2003ko Bordari-Satarka lehiaketan Hondarribiko Onena Saria ipuingintzan jaso zuen, artean Hondarribian bizi zela.

IdazkiakAldatu

KronikaAldatu

PoesiaAldatu

  • Ametsek ez dute kartzelarik (Maiatz, Baiona, 2006) [28] [29]
  • "Beste Bat Apalerako" (Beste hainbat egilerekin batera; Errenteria/Oreretako Mikelazulo Elkartea, 2002)
  • "Hatsaren Poesia" (Beste hainbat egilerekin batera; Senpereko Hatsa Elkarteak 2000tik aitzina argitaratutako urteroko bildumetan) [30]

MusikaAldatu

1991 eta 1993 bitartean Irungo Auskalo! rock taldean -bigarren aroan- kantari eta letragile aritu zen Sarasola, eta berari zor zaizkio bigarren eta hirugarren maketetako azalak eta taldeko logoa. Gerora, 1990eko hamarkadan beti ere hainbat talderen sorkuntzan eta hastapenean egon zen, eta haiekin kolaborazioak egin zituen: Lasai-Massai (afro-reggae, Irun), Addis Abbeba (reggae, Irun), Debekatua (rock gogorra, Irun), Gaxen (folk, Orereta/Errenteria), eta Doktor Deslai (reggae, Irun).

Horrez gain, 2009an Irungo Toki-Alai ikastetxe publikoaren 25. urtemugako kantuaren hitzak idatzi zituen. 2012an Hazia Elkartearen 20. urtemugako kantuaren hitzak egin, eta beste bi lagunekin batera kantua grabatu zuen. 2016an, Karlos Otxoa zenaren omenez Petrusca Records etxeak argitaratutako binilozko EPan, Otsoaren aiuria izeneko diskoan, parte hartu zuen Sarasolak, Irungo beste musikari eta talderekin batera: Anti-Regimen, Apurtu, Defecto Humano, eta Pecozza United. Zehazki, Moskuko urrearen distira abestian hitzak idatzita eta kantatuta hartu zuen parte, eta Apurtu, T.A.D. eta Defecto Humano taldeetako Aitor Perez izan zuen bidaide kantu horren grabaziorako berariaz osatutako Korrokoitz Kaleko Urre Bilatzaileak bikotean.

ErreferentziakAldatu

  1. Olibondoetatik Apartheid hesira [1]
  2. Sarasolaren bigarren liburua Palestinako gatazkan datza [2]
  3. «Ia bost milioi errefuxiatu palestinar daude munduan barrena» [3]
  4. «Palestinako gatazkaren inguruan sortzen diren kontrasteak erakutsi nahi izan ditut» [4]
  5. «Mito bihurtu gabe kontatu behar da Moskuko historia» , Berria, 2015-01-06
  6. Kondaira 1. Liburuak 5.0
  7. http://www.euskaragida.eus/2015/03/moskuko-urrea.html
  8. Juanma Sarasola rastrea Irun en el libro «Moskuko urrea»[5]
  9. 1983-1993 garaia gogoratuz, mitoak amilaraztea helburu[6]
  10. Moskuko urrea liburua aurkeztu digu Juanma Sarasolak
  11. La movida en Irún, ''Moskuko Urrea''[7]
  12. Autoedizioan (nola bestela? ) alimalezkoa lana egin du Xaunek[8]
  13. "Bidea eginez topatu dut Irungo Moskuko altxorra" [9]
  14. Moskuko Urrea liburua argitaratu du Juanma Sarasolak[10]
  15. 'Moskuko urrea' liburuaren nondik norakoak (Txingudi Online TB) [11]
  16. Juanma Sarasola Moskuko urrearen bila[12]
  17. Moskuko Urrea. Kultur eta gizarte mugimenduen eztanda Irunen, 1983-1993 liburua aurkeztu digu Juanma Sarasolak[13]
  18. Juanma Sarasola idazlea elkarrizketatu dugu, "Moskuko urrea" izeneko lanaren inguruan aritu zaigu [14]
  19. Entrevista sobre el libro 'Moskuko urrea' [15]
  20. «Batez ere arkeologia musikala eta soziala egin dut liburuan»[16]
  21. Moskuko Urrea-z mintzatu da Juanma Sarasola[17]
  22. Xorroxin Irratian 'Moskuko urrea' liburuaz solasten
  23. “Irunek aparteko aroa bizi izan zuen 80.eko hamarkadan, gaur egun errepikaezina dena”[18]
  24. «'Mosku' hiriko kultur mugimenduen susperraldiaren epizentroa izan zen»[19]
  25. “Moskuko urrea” izeneko liburua plazaratu du Juanma Sarasolak[20]
  26. Rockomikiak erakusketa. 'Moskuko urrea' liburua Gasteizen hizpide.[21]
  27. Trois ans de travail pour « l’Or de Moscou »[22]
  28. 'Ametsek ez dute kartzelarik' lehen poema liburua kaleratu du Juanma Sarasolak[23]
  29. Juanma Sarasolak 'Ametsek ez dute kartzelarik' olerki bilduma plazaratu du [24]
  30. Juanma Sarasolaren kantu-hitzak[25]

Kanpo loturakAldatu