Juana Manuela Laso de Eléspuru
Juana Manuela Laso de Eléspuru, jaiotzez Juana Manuela Laso de la Vega y de los Ríos, (Tacna, 1819ko abenduaren 25a – Lima, 1905eko apirilaren 9a) perutar idazle eta kazetaria izan zen.
Juana Manuela Laso de Eléspuru | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tacna, |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Lima, |
Familia | |
Aita | Benito Laso de la Vega |
Ezkontidea(k) | Norberto Eléspuru |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bizitza
aldatuBenito Laso de la Vega kazetari, poeta eta politikariaren eta Juana Manuela de los Ríosen alaba eta Francisco Laso margolariaren arreba, Tacnan jaio zen eta Liman ikasi zuen, aitaren zuzendaritzapean. Oso gaztetan erakutsi zuen literatutarekiko zaletasuna. Bestalde, neba gazteagoari lagundu zion bere bokazio artistikoa betetzen[1][2].
1839ko maiatzaren 8an, Norberto Eléspuru sarjentu nagusiarekin ezkondu zen. Juan Norberto Eléspuru militar eta politikariaren ama zen[3].
Etxeko lanak sorkuntza literarioarekin tartekatu zituen. La Alborada, El Correo del Perú eta El Perú Ilustrado aldizkarietan kolaboratu zuen[1].
1876an Juana Manuela Gorriti idazle argentinarrak Liman antolatutako gau-ekitaldiak bisitatu zituen[4]. Club Literario, Círculo Literario de Arequipa eta Ateneo de Lima elkarteetako kide aktiboa izan zen, baina 1886an alargundu zenean, bizitza soziala eramaten ez jarraitzea erabaki zuen[1].
Lanak
aldatu- Amor a la libertad komedia. 1851ko abenduaren 9an estreinatu zen, Ayacuchoko guduaren urteurreneko ospakizunetan[2].
- El deseo de figurar haurrentzako antzezlana (1874), La Alborada astekarian argitaratua[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Tauro del Pino, Alberto. (2001). «Laso de Eléspuru, Juana Manuela» Enciclopedia Ilustrada del Perú. 9 Lima: Peisa (argitaratze data: 3), 1421 or. ISBN 9972-40-149-9..
- ↑ a b c (Frantsesez) Forgues, Roland. (1999). Femme, creátion et problèmes d'identité en Amérique Latine. Mérida: Universidad Los Andes, 97-98 or. ISBN 9801102152. (Noiz kontsultatua: 2025-01-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hampe, Teodoro. (1986). «Eléspuru y Lasso de la Vega, Juan Norberto» in Milla Batres, Carlos Diccionario Histórico y Biográfico del Perú. Siglos XV-XX. 3 (2. argitaraldia) Lima: Editorial Milla Batres, 289-290 or. ISBN 84-599-1820-3..
- ↑ (Gaztelaniaz) Wurst Giusti, Vera Lucía. Lo velado de las veladas literarias de Juana Manuela Gorriti: la construcción del sujeto femenino en el siglo XIX. Lima: Pontificia Universidad Católica del Perú (argitaratze data: 2015-06-24) (Noiz kontsultatua: 2025-01-09).