Juana Macías

madrildar film-zuzendaria, gidoilaria eta irakaslea

Juana Macías Alba (Madril, 1971) madrildar film-zuzendaria, gidoilaria eta irakaslea da. 1999an fikziozko film labur onenaren Goya saria jaso zuen Siete cafés por semana lanarengatik, eta 2010ean zuzendari berri onenaren Goya sarirako izendatu zuten Planes para mañana filmagatik.[1]

Juana Macías

Bizitza
JaiotzaMadril, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak

IMDB: nm0016176 Allocine: 102147 Allmovie: p652596
Twitter: jmaciasalba Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Juana Macías Madrilen jaio zen 1971n. 1994an Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean Errealizazioko goi-mailako teknikariaren (IORTV) ziklo bat ere egin zuen.[2]

Ibilbidea aldatu

1999an Siete cafés por semana zuzendu zuen lehen film laburra. Ondoren, La Yaya eta Diminutos del calvario filmatu zituen 2001ean. Gutxienez 5 film labur zuzendu ditu.

Lehen film luzea Planes para mañana 2010ean zuzendu zuen eta Goya sarietarako izendapena jaso zuen. 2016. urtean Paco León eta Alexandra Jiménez protagonista dituen Embarazados filma jarri zuen pantailan .

Bere lan profesionala irakaskuntzarekin konbinatu du, eta besteak beste, Madrilgo Francisco de Vitoria Unibertsitateko "Errealizazio zinematografikoa", "Aktoreen zuzendaritza" eta "Zinemako gidoia" irakasgaiak eman ditu.[3]

2022an Cristobal Garridok eta Adolfo Valorrek idatzitako El favor filmatu zuenBartzelonan.[4] Filma “ekoizpen iraunkorra” da, eta bertan “ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-arloetan iraunkortasun-irizpideak bermatzen dituzten” tresna, protokolo eta neurriak txertatu dira. Familia eta zerbitzarien arteko harremanari buruzko istorioa da. Gallardotar familia aberatsa eta errespetatua da, eta masia eder batean ematen dute uda, zeina Amparitok (Tata maitea) maitasun handiz zaindu duen. Izan ere, Teresa, Benja eta Aura familiako hiru seme-alabentzat bigarren ama izan da. Anparitoren heriotzaren berri tristea jaso dutenean, hiru neba-arrebak herrira joan ziren azken agurra ematera eta Tomas hildakoaren seme bakarrarekin elkartzeko. Ez zuten espero Amparitoren azken nahia familiaren panteoian ehorztea izatea. Hori Gallardarrek argi dute:pentsatu ere ez. Anparitok eskatutako azken nahi hori betetzeari uko egin ondoren, Amparitoren ondarea jaso zuten: familiak ez zuen agur-afari atsegin bat aurkitu, baizik eta kontu zikin eta egia mingarriak, mendeku bat, azken finean.[4][5]

Filmografia aldatu

Besteak beste, lan hauexek egin ditu:[6][7]

Zinema-zuzendari aldatu

  • Siete cafés por semana (1999). Fikziozko film labur onenaren Goya saria.
  • La Yaya (2001)
  • Diminutos del calvario (2001) (segmento "La hora mágica")
  • Otra vida (2005)
  • Almas congeladas (2006)
  • Gran Vía am/pm (2010) (TV)
  • Planes para mañana (2010). Zuzendari Berri Onenaren Goya Sarirako izendapena.
  • Embarazados (2016).
  • Bajo el mismo techo (2019).
  • Fuimos canciones (2021).

Telebistako zuzendari aldatu

  • Madres (2020).

Gidoilari aldatu

  • La Yaya (2001)
  • Otra vida (2005)
  • Almas congeladas (2006)
  • Gran Vía am/pm (2010) (TV)
  • Planes para mañana (2010)

Sariak eta hautagaiak aldatu

Goya sariak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1999 Fikziozko film labur onena Siete cafés por semana Irabazlea
2010 Zuzendari Berri Onena Planes para mañana Izendatua
Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak[8]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2010: Argitaratze-saria Planes para mañana Irabazlea

Erreferentziak aldatu

  1. Los Finalistas: Planes para mañana
  2. (Gaztelaniaz) «Juana Macías - Mujeres de Cine» mujeresdecine.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  3. Juana Macías: Info. .
  4. a b (Gaztelaniaz) REDACCION. (2022-05-30). «Juana Macías rueda ‘El favor’, largometraje producido por Zeta Cinema y Atresmedia» Panorama Audiovisual (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Juana Macías rueda en Barcelona ‘El favor’ - Cine y Tele» www.cineytele.com 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  6. (Gaztelaniaz) «FilmAffinity» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  7. (Ingelesez) «Juana Macías» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  8. «Medallas del CEC a la producción española de 2010» Círculo de Escritores Cinematográficos.

Kanpo estekak aldatu