Juan Zaragueta
Juan Zaragueta Bengoetxea (Orio, Gipuzkoa, 1883ko urtarrilaren 26a - Donostia, Gipuzkoa, 1974ko abenduaren 22a) Euskal Herriko filosofo, idazle eta pedagogoa izan zen.
Juan Zaragueta | |||
---|---|---|---|
(1910) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Zaragüeta y Bengoechea | ||
Jaiotza | Orio, 1883ko urtarrilaren 26a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Donostia, 1974ko abenduaren 22a (91 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea | ||
Doktorego ikaslea(k) | Leopoldo Eulogio Palacios (en) Raimon Pannikar | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, pedagogoa eta apaiz katolikoa | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Instituto-Escuela Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia Eusko Ikaskuntza Académie des sciences morales et politiques spanish association for the progress of sciences (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Neoeskolastika izeneko korrontearen baitan kokatzen da bere pentsamendua.
Eusko Ikaskuntza elkartearen kide sortzailea izan zen. Frankismo garaian katedradun kargua bete zuen Madrilgo Unibertsitate Nagusian, besteak beste. Erregimenak emandako sariak ere irabazi zituen.
Bizitza
aldatuGasteizko apaizgaitegian egin zituen apaiz-ikasketak, Zaragozako apaizgaitegian teologiakoak eta Zaragozan bertan eta Valladoliden zuzenbidekoak. Apaiztu ondoren, filosofia ikasketak egin zituen Lovainan, 1906-1909. urteetan, eta bertan egin zen doktore.
Irakasletzarako Goi Eskolako erlijio eta moral gaietako irakasle izan zen 1917-1923 bitarteko urteetan, Madrilgo Unibertsitateko Filosofia eta Letretako fakultateko pedagogia saileko katedraduna 1923-1947. urteetan eta unibertsitate bereko filosofia saileko psikologia arrazionaleko katedraduna 1947. urtetik 1953. urtea arte.
Bere azken urteak Donostian bizi zituen.
Obra
aldatuHauek dira bere obra nagusiak:
- Introducción general a la filosofía (1909)
- El problema del alma ante la Psicología (1910)
- Teoría psico-genética de la voluntad (1914)
- Contribución del lenguaje a la filosofía de los valores (1920)
- El cardenal Mercier: Su vida y su orientación doctrinal (1927)
- El concepto católico de la vida según el cardenal Mercier (bi liburuki, 1930)
- El Cristianismo como doctrina de vida (1939)
- La intuición de la filosofía de Henri Bergson (1941)
- Pedagogía fundamental (1943)
- El lenguaje y la Filosofía (1945)
- Filosofía y vida (egilearen obra nagusia, 1950-1954)
- Problema del bien común (1956) eta
- Los veinte temas que he cultivado en los cincuenta años de mi labor filosófica (1958).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.