Ireki menu nagusia

Juan Navarro Baldeweg (Santander, 1939ko ekainaren 11) espainiar arkitekto eta pintorea da.

Juan Navarro Baldeweg
Biblioteca Pública Pedro Salinas (Madrid) 01.jpg
full professor Itzuli

Bizitza
Izen osoa Juan Navarro Baldeweg
Jaiotza Santander1939ko ekainaren  11 (80 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Madrileko Unibertsitate Politeknikoa 1969) doktoretza
Massachusetts Institute of Technology
(1974 - postgraduate education Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa, margolaria, eskultorea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Massachusetts Institute of Technology
Lan nabarmenak Q20018968 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza European Academy of Sciences and Arts Itzuli
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Teatros del Canal, Juan Navarro Baldeweg
Teatros del Canal, Juan Navarro Baldewegek diseinatua

Arte eta Arkitekturako ikasketak egin zituen Madrilen. 1970ean, atzerrira joan zen ikastera, Juan March Fundazioak emandako beka bati esker, eta Pennsylvania eta Yaleko Arkitektura Eskoletan aritu zen irakasle laguntzaile. 1977az geroztik, arkitektura-proiektuetako irakaslea da Madrilgo Arkitektura Eskolan. Rafael Moneorekin batera, gaur egungo arkitekto aktiboenetako bat da, hainbat arkitektura-lehiaketa irabazi baititu, hala nola Madrilgo etxebizitza familiabakarrak egiteko lehiaketa (1978), A House for Friedrich Schinkel nazioarteko-lehiaketa (1979), Madrilgo San Francisco el Grandeko lehiaketa (1982), Salamancako Palacio de Congresos y Exposiciones de Castilla y León egiteko ideia-lehiaketa (1985) eta Bartzelonako Olinpiar Hiriko Entrenamenduetarako Pabilioiaren lehiaketa (1988). 1988an, Berrikuntza eta Birgaikuntzako lehen saria irabazi zuen, Murtzian egin zuen Segura ibaiko Erroten Museo Hidraulikoa eta Kultura Etxeagatik. 1990ean, Arte Plastikoetako Sari Nazionala jaso zuen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Navarro Baldeweg