Juan Manuel Díaz de Guereñu

Deustuko Unibertsitateko irakaslea

Juan Manuel Díaz de Guereñu (Matura, Barrundia, Araba,1956ko maiatzaren 25a) literaturako irakasle eta ikertzailea da. Deustuko Unibertsitateko katedradun erretiratua da. 1987an Filosofia eta Letretan lizentziatu zen eta doktoratu gero, Juan Larreari buruzko tesia eginda. Deustuko Unibertsitateko Giza Zientzien Fakultateko Komunikazioko Departamentuko zuzendaria izan zen Donostian. Unibertsitate horrek argitaratzen duen Mundaiz aldizkariaren zuzendaria izan da, eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateako argitalpenen arduraduna.[1]

Juan Manuel Díaz de Guereñu

Bizitza
JaiotzaMatura1956ko maiatzaren 25a (67 urte)
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
2021-22 ikasturteko komiki-solasaldien kartela Intxaurrondo Kultur Etxean.

Komikizale eta ikertzailea aldatu

Komikizale amorratua da, irakurle, kritikari, dibulgatzaile eta ikertzailea. Komiki-iruzkinak idazten ditu El Correo egunkariko Territorios gehigarrian,[2] baita Bilbao aldizkariko Pérgola gehigarrian ere.[3]

2015etik gaztelaniazko komiki-solasaldien gidaria da Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean.[4]

Idazlanak aldatu

Gaztelaniazko literatura garaikideari buruzko hainbat monografia eta artikulu idatzi ditu eta testuak eta gutun-liburuak editatu ditu.

Aipagarriak dira ikertzaile moduan argitaratu dituen liburu hauek:

  • Díaz de Guereñu, J. M. (2004). Habeko mik: (1982-1991): euskal komiki ahalegina. Universidad de Deusto ISBN 978-84-9830-742-9. PMC 857077984.[5]
  • Díaz de Guereñu, Juan Manuel. (2014). Hacia un cómic de autor: a propósito de "Arrugas" y otras novelas gráficas. ISBN 978-84-15772-04-0. PMC 889260715.[6]

Gainera, beste monografia hauek ere argitaratu ditu

  • Habeko Mik (1982-1991): Tentativas para un cómic vasco (2004)[7]
  • Gratuita, no barata. Una historia de Trama (2001-2005) (2006), [8]
  • 30 x 30. Dimensiones de nuestra historieta (1976-2006) (2006) [9]

Liburu bilduma pertsonala KMKri dohantzan aldatu

2021eko udaberrian, jubilatu aurretik, bere bulegoan urteetan zehar bildutako materiala Koldo Mitxelena Kulturguneari eman zion dohantzan: 50 aldizkari inguru daude, fikziozko 25 bat komiki eta gainontzekoa komikiei buruzko materiala da, komikiaren historia, komikiren baten kritika edo interpretazio liburuak, teknikari buruzkoak, iruzkinak eta bestelako liburuak. Liburutegian utzi nahiago zuen, ikertzera edo kontsultatzera animatzen direnentzat eskuragarri, apalategietan edo kaxetan gordeta baino. Tartean, hainbat aldizkari espezializaturen ale berriak eta komikiaren historiari eta kritikari buruzko erreferentziazko hamarnaka liburu daude: gutxienez zazpi hizkuntzatan daude, gehienak gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Maraña Sánchez, Félix. (2005). «Díaz de Guereñu, Juan Manuel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  2. (Gaztelaniaz) «La gira del escritor sin nadie a quien firmar» El Correo 2022-01-28 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Publicaciones Municipales, Periódico Bilbao, Pergola 15.- De tebeo: El escritor desaparecido y sus fogonazos. Juan Manuel Díaz de Guereñu» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  4. «Your Personal Dashboard | NETVIBES» www.netvibes.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  5. Díaz de Guereñu, J. M.. (2004). Habeko mik : (1982-1991) : euskal komiki ahalegina. Universidad de Deusto ISBN 978-84-9830-742-9. PMC 857077984. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  6. Díaz de Guereñu, Juan Manuel. (2014). Hacia un cómic de autor : a propósito de "Arrugas" y otras novelas gráficas. ISBN 978-84-15772-04-0. PMC 889260715. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  7. (Gaztelaniaz) Diaz De Guerenu, Juan Manuel. (2004). Habeko mik (1982-1991) : tentativas para un comic vasco.. Publicaciones De La Unive ISBN 84-9830-741-4. PMC 905807226. (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  8. (Gaztelaniaz) Díaz de Guereñu, Juan Manuel. (2006). Gratuita, no barata : una historia de "Trama" (2001-2005). Atiza ISBN 84-611-0938-4. PMC 433927054. (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  9. (Gaztelaniaz) Díaz de Guereñu, Juan Manuel. (D.L. 2006). 30 x 30 dimensiones de nuestra historieta : gure komikiaren tamaina (1976-2006). Asociación de Dibujantes de Cómic, Atiza PMC 863183360. (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  10. «Juan Manuel Díaz de Guereñuren dohaintza» kmk.gipuzkoakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu