Juan José (zarzuela)
Juan José Pablo Sorozabalen hiru ekitaldiko drama lirikoa da, Joaquín Dicentaren izen bereko antzezlanean oinarrituta.[1] Sorozabalek 1968an amaitu zuen obra, eta 1979an estreinaldi saiakera bat izan zuen, baina ez zuten gauzatu.
Juan José (zarzuela) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1968 |
Estreinaldi-data | 2009ko otsailaren 21a |
Izenburua | Juan José |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zarzuela |
Hizkuntza | gaztelania |
Deskribapena | |
Oinarritua | Juan José (en) |
Libretista | Pablo Sorozabal |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pablo Sorozabal |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Azkenik, 2009ko otsailaren 21ean, Donostiako Kursaal jauregian estreinatu zuten, kontzertu bertsioan. 2016ko otsailaren 5ean, Zarzuelako Antzokian estreinatu zuten, 48 urteren ondoren, bere bertsio eszenikoa.[2]
Sinopsia
aldatuIstorioa Madrilgo behe-auzoetan garatzen da. Juan José eta Rosa aspalditik bizi dira elkarrekin. Bera da beretzat bere bizitzako zentzu bakarra. Sortzen ari diren gertaerek halabeharrez zorigaiztoko amaiera ekarriko dute.
Pertsonaiak
aldatu- Rosa (langilea): Soprano (25 urte)
- Toñuela (langilea): Soprano liriko (22 urte)
- Isidra (artekaria): Kontralto (60 urte)
- Paco (lan-maisua): Tenor (30 urte)
- Juan José (igeltseroa): Baritono (35 urte)
- Andrés (igeltseroa): Baxu (40 urte)
- Cano (presoa): Baxu (50 urte)
- Perico (bezeroa): Tenor arin (30 urte)
- Presoa: Tenor (35 urte)
- Tabernaria: Tenor (45 urte)
- Bi lagun: Soprano (20 urte)
- Bi lagun: Tenor (30 urte)
- Zurrutaria: Tenor (45 urte)
- Zerbitzaria: ez du abesten
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Juan José. Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Juan José» teatrodelazarzuela.mcu.es.