Juan Inazio Goikoetxea

euskal idazlea
Juan Ignazio Goikoetxea Olaondo» orritik birbideratua)

Juan Inazio Goikoetxea Olaondo (Gaztelu, Gipuzkoa, 1908ko maiatzaren 5a - Donostia, Gipuzkoa, 1983ko urtarrilaren 6a) elizgizona eta euskal idazlea izan zen.

Juan Inazio Goikoetxea
Bizitza
JaiotzaGaztelu1908ko maiatzaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1983ko urtarrilaren 6a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Gaztelu

Literaturaren Zubitegia: 272

Bizitza aldatu

Altsasun, Hondarribian, Lizarran eta Iruñeko kaputxinoetan egin zituen teologia ikasketak. 1934an hasi zen euskal lanak idazten, Yakintza aldizkarian. 1935ean Argentinara joan zen, eta han igaro zituen 22 urte. Buenos Airesen, Euskal Etxean antolatu zen eskolako irakasle izan zen.

1952an kaputxinoen ordena utzi eta apaiz egin zen. Handik sei urtera Euskal Herrira itzuli eta Auñamendi argitaletxean egin zuen lan, hiztegigintzan nagusiki. 1962an frai Luis Leongoaren eta San Joan Gurutzekoaren olerkien itzulpenak argitaratu zituen Musika ixilla izenburuarekin eta Orixeren lan jakingarri batekin.

Ameriketatik itzulita Kubaren eta Che Guevararen miresle handia bihurtuta etorri zen, eta laguntza eman zien dokumentazioa euskaraz atera nahi zuten talde antifrankistei. Antton Elosegik, esaterako, oso ondo estimatu zuen Gazteluren idazkera eta aitortu zuen berarengandik asko ikasi zuela itzulpengintzaz.[1]

Olerkari gisa sari ugari jaso zuen, Irun Hiria esaterako bi aldiz: Biziaren erroetan (1970) eta Gauean oihu (1971) bildumekin.

Zeruko Argia, Egan, Euzko Deya, Euzko Gogoa eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara bere idazlanak.

Hil ondoren, 1991n, haren olerki hautatuekin liburu bat argitaratu da.

Lanak aldatu

Poesia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. del Olmo, Karlos. (2008). «Antton Elosegirekin solasean» Senez (EIZIE) (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).

Kanpo estekak aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.