Ireki menu nagusia

Juan Carlos Moreno Cabrera

Juan Carlos Moreno Cabrera (Madril, Espainia, 1956 - ) hizkuntzalaria da. Filosofia eta Letretan doktore, eta Hizkuntzalaritza Orokorreko katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Pentsamenduz marxista da, eta autodeterminazio-eskubidea gauzatzearen aldekoa[1]. Hiztun gutxi dituzten hizkuntzen aldeko diskurtsoagatik ezaguna da. Ikasteko orduan hizkuntza guztiak berdinak direla defendatzen du, alegia, ez daudela ikasten zailagoak direnak. Espainiaren batasuna gaztelaniarekin erlazionatzen duen hizkuntza-nazionalismoa salatu du[2].

Juan Carlos Moreno Cabrera
Juan Carlos Moreno Cabrera.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril, 1956 (62/63 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea eta katedraduna
Enplegatzailea(k) Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak

IdazlanakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu