Ireki menu nagusia

Juan Carlos Izpisúa Belmonte (Hellín, Espainia, 1960ko abenduaren 16a) garapenaren biologian espezializatuko biokimikari eta farmazialari espainarra da. 1993tik ikerketa-irakaslea da Biologia-Ikaskuntzetarako Salk Institutuko Gene-Adierazpenen Laborategian, La Jollan (Kalifornia, AEB). 2004an Bartzelonako Birsorkuntza Medikuntzaren Zentroaren sustatzaileetako bat izateaz gain, zuzendari karguan egon zen 2014ko urtarrilera arte. 2012an Izpisúak Salkeko beste laborategiekin, Sanford-Burnham Institutuarekin, La Jollako Alergia eta Immunologiarako Institutuarekin eta San Diegoko Kaliforniako Unibertsitatearekin bat egin zuen La Jollako Birsorkuntza Medikuntzarako Sanford Partzuergoa sortzeko.

Juan Carlos Izpisúa Belmonte
Juan Carlos Izpisua Belmonte 2018.jpg
Bizitza
Jaiotza Hellín1960ko abenduaren 16a (58 urte)
Herrialdea  Espainia
Jarduerak
Jarduerak farmazialaria eta biokimikaria
Enplegatzailea(k) Salk Institute for Biological Studies Itzuli
Jasotako sariak

Izpisúak Valentziako Unibertsitatean egin zituen farmazia eta zientziak diplomatura ikasketak. Gero, farmakologia maisutza ikasketak egin zituen unibertsitate berean eta azkenik, Biokimika eta Farmakologiako doktoretza ikasketak amaitu zituen Boloniako eta Valentziako Unibertsitateetan. Handik aurrera doktoreondoko ikerketak egin zituen bai Europako Biologia Molekularreko Laborategian, Heidelberen (Alemania), bai Los Angelesko Kaliforniako Unibertsitatean, Los Angelesen (AEB), 1993an Salk Institutura joan zen arte.

Izpisúaren lanek sona handia izan dute nazioartean. Lagungarriak izan baitira enbrioien garapenean parte hartzen duten zelulen eta molekulen mekanismoak ulertzeko; hots, zelula bakarreko enbrioia milioika zeluladun organismoa bihurtu arteko prozesua.