Juan Bautista Eléspuru

Peruko militar eta politikari bat izan zen

Juan Bautista Eléspuru eta Montes de Oca (San Pedro de Tacna, Tacna, 1787 - Caraz, 1839ko urtarrilaren 23a ). Peruko militar eta politikari bat izan zen, Peruko Independentzia Gerran, Grankolonbo-peruar Gerran, Salaverry eta Santa Cruzen arteko Gerran eta Peru-Boliviako Konfederazioaren aurkako Gerran parte hartu zuena. Agustín Gamarraren lehen gobernuan, Limako prefektua izan zen, eta, horregatik, botere exekutiboaz arduratu zen laburki, agintaria eta bere presidenteordea ez zeudelako (1831ko apirilaren 16tik 18ra). Gamarrarekiko mendekotasuna izan zuen beti. Yungayko guduan, Armada Batu Zaharberritzailearen (peruar-txiletarra) dibisioetako bat zuzendu zuen eta larri zauritu zuten. Handik gutxira hil zen, hil ondorengo errekonozimendu bezala Mariscal Handiaren gradua eman ziotelarik.

Juan Bautista Eléspuru
Juan Bautista Eléspuru.jpg
Bizitza
Jaiotza Tacna, 1787
Herrialdea  Peru
Heriotza Caraz (en) Itzuli, 1839 (51/52 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra