Artikulu hau Roxeterren abestiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joyride (argipena)».

Joyride Suediako Roxette pop bikotearen abestia da. Per Gessle bikoteko gizonezkoak idatzi zuen, 1991ko otsailaren 25ean kaleratu zuten euren estudioko hirugarren diskoko single nagusi gisa, diskoak ere izenburu bera hartu zuelarik: Joyride (1991). Roxetteren arrakasta handienetako bat bihurtu zen, eta 1991ko single arrakastatsuenetako bat izan zen, Europa osoan, baita Australian, Kanadan eta Estatu Batuetan ere hainbat disko-zerrendetan . Abestiarekin batera zabaldu zen bideoklipak hedapen handia jaso zuen MTV Europe telebistan.

Joyride (abestia)
Roxetteren musika-lana
Egilea(k)Roxette
Argitaratze-data1991
IzenburuaJoyride
Ezaugarriak
Genero artistikoapop musika
Hizkuntzaingelesa
DiskoetxeaA&M Records (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daJoyride
HitzakPer Gessle
Bestelako lanak
MusikagileaPer Gessle
Historia
Nominazioak

Discogs: 59401 Edit the value on Wikidata
HitzakMetroLyrics
BideoaYouTube
Roxetteren kronologia
It Must Have Been Love Joyride (abestia) Fading Like a Flower (Every Time You Leave) (en) Itzuli

Per Gesslek kontatua du abestiaren hasierako lerroa bere neska-lagunak (geroko emazteak) pianoan utzitako ohar batean inspiratu zela. Hala zioen: "Hej, din tok, jag älskar dig" ("Kaixo, tonto, maite zaitut), eta horixe bilakatu zen ingelesez abestiko hasiera: "Hello, you fool, I love you. [1] Izenburua Paul McCartneyk iradokia da, berak kontati baitzuen John Lennonekin abestiak idaztea "a long joyride", plazerezko bidaia luze bat. [2]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Joyride (Roxette song)» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-01 data duen 1173321268 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu