Joxemari Sors
Joxemari Sors Bagues (Errenteria, Gipuzkoa, 1951) Enpresa kudeaketan lizentziaduna da Donostiako Deusto-Este Unibertsitatean. Elkar argitaletxearen 40 sortzaileen taldeko kide izan zen 1974an eta bertan lan egin du hura sortu zenetik, hainbat arlotan lan eginez;,gaur egun Elkar enpresa-taldeko gerentea da.[1][2]Liburu eta diskoen euskal ekoizpenaren gaineko azterketetan hartu du parte. eta Euskal Editoreen Elkartearen presidentea ere bada.[3] [4]Euskaldunon Egunkariaren itxiera Espainiako Gobernuak burutu zuenean, atxilotua izan zen; orduan, "bilbearen garuna" omen zen baina 2010ean absolbitua izan zen.[5]
Joxemari Sors | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1951 (72/73 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | managerra |
Enplegatzailea(k) | Elkar |
Biografia
aldatuJoxemari Sors Errenterian jaio zen 1951an. Donostiako EUTGko fakultatean Enpresa Zientzietako ikasketak burutu zituen. 1973an Ipar Euskal Herrian errefuxiatu zen eta han ezagutu zuen Joseba Jaka, zeinak Zabal aldizkariaren inguruan 1974an Zabal liburu denda sortu zuen Baionan. Iparraldeko zenbait euskaltzalek, hogei guztira, denak Iparraldekoak, Elkar argitaletxea sortu zuten 1972an. Bi urte beranduago Ipar Euskal Herriko 20 bazkideei Hegoaldeko beste 20 batu zitzaizkien, 40ko sortzaile-bazkide taldea sortuz, Sors tartean.
1976. urtean, Franco hildakoan, Joseba Jaka Hegoaldera itzuli eta juridikoki eta enpresarialki ekimen berri batzuk abian jartzen zituen bitartean (Bilintx liburu denda eta Zabaltzen banatzailea) Joxemari Sors Iparraldean geratu zen Elkar eta Zabal kudeatzen. Produkzioa ere ez zegoen bermatua, artean eta 1977. urtean eman zion hasiera Hegoaldean Elkar liburu eta disko argitaletxea izateari. 1979an itzuli zenean Sorsek hartu zuen bere gain argitaletxearen gidaritza. 1996an, Joseba Jakaren heriotza gertatu ostean, Joxemari Sorsek Zabaltzenen ardura bere gain hartu zuen Xanti eta Jon Jaka anaiekin batera. Urte berean, urriaren 26an, enpresen ondasun guztiak bere baitan biltzen dituen Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa sortu zuen beste kide batzuekin batera. 2005etik aurrera, elkar Fundazioa izena hartu zuena. Norbanakoen izenean zeuden enpresa guztietako partaidetzak Fundaziora pasa ziren. Horrela, lehen akziodunak zirenak lankide soilak bihurtu ziren eta partaidetza guztiak Fundazioaren esku gelditu ziren. Partaidetza-aldaketa horrekin, ziurtatu egiten zen irabaziak egonez gero, ez zirela poltsiko pribatuetara joango, Fundaziora baizik, eta haren bitartez euskara eta euskal kultura sustatzen jarraituko zela.
2003ko urriaren 16an, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren bigarren operazioa izan zen. Martin Ugalde kultur parkearen eta Egunkariaren enpresa taldearen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak, Del Olmo epaileak aginduta. Zortzi pertsona atxilotu zituzten, tartean Joxemari Sors. Urriak 21ean, hamabi mila euro ordainduta, libre gelditu zen. Bitarten horretan inkomunikatuta eduki zuten.
Gaur egun, Joxemari Sors Elkar enpresa-taldeko gerentea izateaz gain elkar Fundazioko patronatuko kidea ere bada.[6]
Aitortzak eta sariak
aldatu- 2022: Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen Elkar Taldearen izenean. Elkar Taldea euskara eta euskal kultura ardatz dituen erakundea da, eta euskararen eta euskal kulturaren sustapena eta garapena modu eraginkorrean bultzatzea du xedea, enpresa eta ekonomia, euskara eta euskal kulturaren zerbitzura jarriz. 50 urtez honela aritzeagatik Foru Aldundiak lurralde historikoko bereizgarri gorena eman zion, Gipuzkoaren izenean egin zezakeen omenaldirik eta aitortzarik handiena.[7][8][9][10][11]
- 2017: Bai Euskarari saria Joxemari Sors eta Jon Jakari
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. (2022-10-23). «ELEFANTE BAT MALETAN» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
- ↑ «Joxemari Sors - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Para nosotros lo más importante será poder celebrar la Azoka de Durango» EITB 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
- ↑ Sors, Joxemari. (2018). «Merkatuaren mugak agerian - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2018-02-20). «20 años del cierre de Egunkaria: "La Guardia Civil no va a decidir si este país tiene o no periódicos en euskera"» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
- ↑ «JOSE MARI SORS» www.entzun.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
- ↑ «Elkar Taldearentzat izango da Gipuzkoako 2022ko Urrezko Domina» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
- ↑ «Elkar argitaletxeari Gipuzkoako Urrezko Domina eman diote» EITB 2022-12-16 (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
- ↑ Gipuzkoa Foru Aldundia. (2022). Elkar Taldea - Urrezko Domina 2022. Gipuzkoa - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
- ↑ Irastorza, Uxue Garro. (2022-11-02). «Joxe Mari Sors, Elkar Fundazioko lehendakaria: "Oso hunkigarria da saria talde bezala jasotzea"» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. (2022). «Elkarrek jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).