Joselyn Brea

espainiar- venezuelar kirolaria, duatleta

 

Joselyn Brea
Bizitza
Jaiotza1994 (29/30 urte)
Herrialdea Venezuela
 Galizia
Jarduerak
Jardueraktriatleta eta atleta

IAAF: 14748599 Edit the value on Wikidata

Joselyn Brea, jaiotzaz Joselyn Daniely Brea Abreu (Venezuela, 1994ko abuztuaren 12a) Galiziako Pontevedran bizi den venezuelar-espainiar kirolaria da, triatloian eta duatloian lehiatzen dena. 2020an brontzezko domina bat iarabazi zuen Europako Duatloi Txapelketan. 2021 eta 2022an urrezko bi domina irabazi zituen Munduko Duatloi Txapelketan.[1][2]

Biografia aldatu

Joselyn Brea Venezuelan jaio zen 1994an. Eskolan atletismoan eta txirrindularitzan aritu zen. 2014tik Pontevedran bizi da, nahiz eta Venezuelara eta Colonbiara bidaiak egin entrenatzera. Familia ere berarekin bizitzera etorri zen.[3]

Nazionalitatea eta lehiaketak aldatu

2014an Pontevedran gelditu zen eta Espainiar nazionalitatea eskatu zuen eta handik bost urtera, 2019an lortu zuen. Tartean beste arazo bat izan zuen. Nazioarte mailan Espainaren izenean parte hartzeko hiru urte egon behar zuen lehiatu barik. Konponbidea Nazioarteko mailan Venezuelarekin parte hartzea izan zen eta hiru urteok pasatuta, 2022tik Espainaren izenean lehiatzen da nazioartean. [3]

Kirolari ibilbidea aldatu

2011n bitartekorik gabe etorri zen Venezuelako ekipo nazionalarekin. Ostiral batean heldu ziren eta ez zuten diru barik, inskripzioa ordaindu barik, lo egiteko leku barik eta janari barik. Ez zuten ezer. Bolondres bati eskerrak lortu zuten parte hartu ahal izatea. Break Junior mailako munduko duatloi lehiaketa irabazi zuen. Brearen amak hauxe esan zion, mundiala irabazi bezperatan:

Beste kirolariak zeu bezalakoak dira, alde bakarra da beste hizkuntza bat dutela edo beste nazio batean bizi direla. Horretaz aparte zeu bezalakoak dira.[3]

Mundiala irabazi ondoren, Brea konturatu zen Venezuelan ezingo zuela aurrera egin, beraz 2014an beste mundial bat zela eta, Pontevedrara joan zenean, bertan gelditzea erabaki zuen, berriro ere ezer gabe egonda. Omar González entrenatzaileak lagundu zion. Erresidentza baimena luzatu zuen eta atletismoan eta duatlioan lortutako diruaz familia ekarri zuen. 2017an Zarautzen triatlioan irabazi zuen. Triatloian zail egiten zaion, baina beharrezkoa den igeriketa hobetzen saiatu ondoren, Duatlioan jarraitzea erabaki zuen.[3]

2023ko urtarrilean Joselyn Brea espainiar-venezuelarrak (Galizia), duatloian eta triatloian espezialista denak, eta mutiletan titulua berretsi zuen Adel Mechaalek (Katalunia), Espainiako txapeldun izan dira Ortuellako herri bizkaitarrean.[2][4][5][6][7]

Espainiar-burundiarra den Thierry Ndikumwenayo (Valentziar komunitatekoa) eta Marokoarra, baina Euskadin bizi den Majida Maayouf (Euskal Herria) inposatu zuten lasterketetan, baina ez ziren lehiatzen ari.[5] Emakumezkoen probako garailea Majida Maayouf izan zen, 35:11n, eta, ondoren, Joselyn Brea (35:34) eta burgostar Cristina Ruiz (35:37).[8] Garaipen horiek, azkenean titulu izan ez zirenak, igande horretan gertatutakoa islatzen dute pixka bat, Espainian bizi diren atzerriko korrikalari askorekin, nazionalitate espainiarrarekin edo hura lortzeko zain, erkidegoko selekzioen ordezkari gisa.[2]

Nazioarteko palmaresa aldatu

Duatloia
Espainia ordezkatzen
Europako txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Punta Umbría (Espainia) Brontzezkoa Banakakoa
ITUren izenean 
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Avilés (Espainia) Urrezkoa Banakakoa
Venezuela ordezkatuz
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Telegrafo(Errumania) Urrezkoa Banakakoa

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Triathlon, World. «Joselyn Daniely Brea Abreu (VEN)» World Triathlon (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Adel Mechaal y Joselyn Brea, campeones de España de cross» MARCA 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Barcia, Igor. (2023-02-07). «Joselyn Brea, la campeona que no tenía para comer» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-02-10).
  4. (Gaztelaniaz) André Couce. «Joselyn Brea no deja de triunfar: nueva campeona de España de cross» www.elcorreogallego.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  5. a b (Gaztelaniaz) «La triatleta Joselyn Brea, campeona de España de Cross» Triatlón (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  6. (Gaztelaniaz) Sabedra, Fabiola. (2023-01-29). «Joselyn Brea inició un año dorado» Líder en deportes (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  7. (Gaztelaniaz) Pontevedra, Diario de. (2023-01-31). «Joselyn, campioa de España» Diario de Pontevedra (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  8. (Gaztelaniaz) Redaccion. (2023-01-30). «La triatleta Joselyn Brea Campeona de España de cross» Triatlón Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).

Kanpo estekak aldatu