Josefina Bolinaga

idazle espainiarra

Josefa Purificación Bolinaga Ugarte, ezagunago Josefina Bolinaga gisa, (Balmaseda, 1880–?, 1965) 27ko Belaunaldiaren[1] maistra, idazle eta poeta bizkaitarra.[2] Batez ere haur literaturaren lanak idatzi zituen.[3] Haren bizitzari buruzko datu asko ez dira ezagutzen. Frankismoaren errepresioa eta zentsura pairatu zituen.

Josefina Bolinaga
Bizitza
Jaiotza Balmaseda, 1880
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril, 1965 (84/85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Mugimendua 27ko Belaunaldia

BiografiaAldatu

Nahiz eta batzutan Burgosen jaio zela esan, Josefina Bolinaga Balmasedan jaio zen eta bertako San Seberino elizan bataiatu zuten. Gurasoak Valentin Bolinaga eta Ines Ugarte ziren. Laster Bizkaiatik alde egin zuten, Burgosera eta Madrilera. Idazle gisa lehen urtetan poesia landu zuen, 1925an eta 1927 hurrenez hurren bi liburu argitaratuz. Ondoren, haur literaturan aritu zen, bereziki ipuinak. 1932an Literatura Sari Nazionalaren hirugarren saria eskuratu zuen eta 1934an lehenengoan Amanecer liburuarekin. Halaber, hedabide desberdinetan bere ipuinekin kolaboratzen ari zen, batez ere Blanco y Negroren Gente Menuda gehigarrian; gehigarri berean Elena Fortún eta Gloria de la Pradaren lanak plazaratu ziren. Garai horretan argitaratutako ipuinekin Cuévano de aventuras argitaratu zuen 1935an.

Gerra Zibila ondoren Blonagak "gabeziak bete-betean pairatu zituen", Nikel Zabalaren hitzetan. Bere Amanecer liburua, eskoletan erabiltzen zena, debekatua izan zen. Idazlea Bizkaiko Aldundiarengana jo zuen laguntza eske, bere liburuak erostea eskatzen zien, baina oso erantzun kazkarra jaso zuen. Erregimenaren zentsuraren aginduen araberako liburuak argitaratu zituen, bestetik, esaterako Mi patria es el mar 1952an. Urte horietan ere neskeei zuzendutako beste liburu batzuk atera zituen: Nueva raza (1941), Cuentos de primavera (1944), Solo para niñas (1957), Ven a mi jardín (1962). Liburu horiek neskeei irakurtzeko zaletasuna indartzeko eskoletan erabiltzen ziren.

SariakAldatu

  • 1932: Literatura Sari Nazionaletan hirugarren saria.
  • 1934: Literatura Sari Nazionala.
  • 1952: Kazetaritza eta Literaturaren Karmengo Ama Birjina saria.

ObraAldatu

PoesiaAldatu

  • Alma rural, 1925.
  • Flores de amor, 1927.

Haur literaturaren lanakAldatu

  • Amanecer. Hijos de Santiago Rodríguez, 1934.
  • Cuévano de aventuras. Yagües, 1935.
  • Nueva raza. Hijos de Santiago Rodríguez, 1941.
  • Solo para niñas. Aguilar, 1957.

ErreferentziakAldatu

  1. https://www.ideal.es/granada/v/20100527/cultura/olvidadas-20100527.html?ref=https:%2F%2Fes.wikipedia.org%2F
  2. mnemosine
  3. [1] Antonio Moreno Verdulla: Literatura infantil: introducción en su problemática, su historia y su didáctica, 98 or.

Kanpo estekakAldatu