Jose Zapirain Irastorza (Txapillo)
Jose Zapirain Irastorza (Donostia, Gipuzkoa, 1842 – 1914ko abuztuaren 27a) euskal idazlea eta bertsolaria. Donostian sortu eta bizi izan zen. Bretxako plazan jaioa. Udal langilea eta zapataria izateaz gain, poemak idatzi zituen. Euskal-Erria aldizkarian poema ugari argitaratu zituen, 1882urtetik 1913urtera. Euskaltzale sutsu eta saiatua, umoretsua eta bertso zaharrak buruan gordetzeko dohain paregabea omen zeukan Txapillok. Donostiar-donostiarra, Lore-jokoak eta Euskal festak Donostian antolatzen hasi orduko, Zapirain izan zen bertsolariak ekartzeko arduraduna. Bertso saio mordoa antolatu eta zuzendu zuen, ez bakarrik Donostian, baita Gipuzkoan, Nafarroan eta Lapurdin ere.
Jose Zapirain Irastorza (Txapillo) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1842 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1914ko abuztuaren 27a (71/72 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta bertsolaria |
Bizitza aldatu
Donostiako Parte Zaharrean jaioa, Bretxako plazan jaio zen; bere etxeak harresiaren parean zetorren Santa Ana kalera begiratzen zuen. Joxemaritar petoa zen. Donostiako Udaleko zaindari izan zen lanbidez, Antzoki zaharreko atezaina, baina Konstituzioko plazan ere izan zuen zapata tailer-denda. Udaletxea gaurko liburutegian zegoenean, bilerak bukatuta, Zapirainen lantegia izaten omen zen zinegotzien berriketa leku. Pelotazale amorratua, harresiko frontoian errebote partidak egin omen zituen. Bilintxen lagun handia izan zen Zapirain, elkarrekin ordu luzeak pasatzen omen zituzten txolartean, kontu zaharrak berritzen eta bertsotan. Bilintxen ibilera guztien berri zeukan Zapirainek, eta haren poema eta kantu gehienak buruz ikasiak zituen.
1860 urtean, Santa Maria basilikan, Faustina Heraufset Aranburu donostiarrarekin ezkondu zen eta "Puyuelo" kalean bere semeekin bizi ziren. Bere semea, Ramón Zapirain Heraufset, oso ezaguna izan zen Donostian. Euskal Billera elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta Euskal festak ere antolatzen zituen. Txapillo, beste askorekin batera, Unión Artesana elkartearen sortzailetako bat izan zen. Lagun asko zituen eta 1914ko abuztuaren 27an, 72 urterekin hil zenean, oroimen hitz hunkigarriak eskaini zizkioten Euskal-Erria aldizkariko orrialdeetatik zenbaki berezi batean.[1] [2] Toribio Altzagak, Juan Ignazio Urangak, Rosario Artolak eta Pepe Artolak. Jose Manuel Lujanbio Txirritak bertso batzuk eskaini zizkion:[3]
« |
Gure aita Zapirain |
» |
1996ko otsailaren 19an, Donostiako Udaletxean, Aiete auzoan bere oroimenez kale bat jartzea erabaki zuten:Txapillo kalea
Idazlea aldatu
Poesia aldatu
1882-1913 bitarte poema asko idatzi zituen aldizkari desberdinetan: Euskal-Erria aldizkarian, La Vasconian, Principe de Viana, Bertsolaria. Gaiaren aldetik, Bilintx poeta erromantikoa zen eta Zapirain, ordea, satira erabiltzen zuena.
Lanen zerrenda aldatu
Olerkiak aldatu
- Adiyo esatera, La Vasconia - La Baskonia. 13 (1906, 449.zk.) 275
- Adiyo!, Euskal-Erria. 37 (1897 ) 566-567
- Aita Santuari, Euskal-Erria. 18 (1888 ) 333
- Bat egiñik gaude euskaran, La Vasconia - La Baskonia. 9 (1901, 293.zk.) 54
- Euskal-Erria-ri, Euskal-Erria. 49 (1903 ) 505
- Euskal-erria, La Vasconia - La Baskonia. 11 (1904, 371.zk.) 178
- Euskeraren izkera gatik, Euskal-Erria. 69 (1913 ) 41
- Ez! Ez zera aztuko!, Euskal-Erria. 55 (1906 ) 200-201
- Ez! Ez zera aztuko!, La Vasconia - La Baskonia. 13 (1906, 468.zk.) 567
- Eziñ azturik beñere Ramon Artola, Euskal-Erria. 63 (1910 ) 167
- Gazte gaztetan jarriak dama bati, Euskal-Erria. 6 (1882 ) 182 '
- Gernika-ko Arbola-ri bere oñetan, Euskal-Erria. 64 (1911 ) 70
- Gernikako arbolari, Euskal-Erria. 28 (1893 ) 91-92
- Gernikako arbolari oroitz bat, La Vasconia - La Baskonia. 14 (1907, 497.zk.) 456
- Gernikako arbolari oroitz bat, Euskal-Erria. 8 (1883 ) 212
- Gora euskera!, Bertsolaria. 1 (1932, 44.zk.) 274-275
- Gernikako arbolari oroitz bat, Euskal-Erria. 8 (1883 ) 212
- Gernikako arbolari oroitz bat, Euskal-Erria. 8 (1883 ) 212
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Gipuzkoakultura.net» Revista Vascongada (Noiz kontsultatua: 2016-11-8).
- ↑ «Gipuzkoakultura.net» Revista Vascongada (Noiz kontsultatua: 2016-11-8).
- ↑ «Gipuzkoakultura.net» Revista Vascongada (Noiz kontsultatua: 2016-11-7).
Kanpo estekak aldatu
- Amiarma.es
- Bagera.eus
- Bidegileak Arzak
- (Gaztelaniaz) Euskal-Erria
- (Gaztelaniaz) Euskal-Erria
- (Gaztelaniaz) Euskal-Erria[Betiko hautsitako esteka]
- Euskal-Erria