Jose Zapirain
euskal idazlea
Jose edo Joxe Zapirain Aranburu (Errenteria, Gipuzkoa, 1873 - 1957) euskal bertsolari eta idazlea izan zen.
Jose Zapirain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1873 |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Errenteria, 1957 (83/84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta bertsolaria |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 407 |
Eduki-taula
BiografiaAldatu
Oso gazterik geratu zen alargun, bederatzi seme zituela. Geroztik, bi seme galdu zituen gerran eta beste bat istripu batean. Sarri, bere bizitza dohakabeari buruz ondu zituen bertsoak. Antonio Zavalak bildu zituen Juan Kruz eta Joxe Zapirainen bertsoak eta Zapirain anaiak (1975) izenburupean argitaratu zituen. Joxe Zapirainen bertso sail ezagunenak dira: 1914ko gerra, Bein mundutikan faltatzen danak, Alarguna, Len amar lagun giñan etxian, Biyotza penaz betia, Saturnino il zanian, Inpernua. Salbador Zapirain "Ataño" idazleak Joxe Zapirain bere aitaren bizitza kontatu zuen Txantxangorri kantaria (1979) izeneko eleberrian.
LanakAldatu
BildumaAldatu
- Zapirain anaiak (1975, Auspoa)
Kanpo loturakAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |