Jose Maria Urkixo
Jose Maria Urkixo Ibarra (Bilbo, 1872ko maiatzaren 5a[1] - Donostia, 1936ko irailaren 5a) bizkaitar politikaria, industria-gizona eta kazetaria izan zen.[2] Eragin handia izan zuen XX. mende hasierako Bilbon.
Jose Maria Urkixo | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jose María de Urquijo e Ybarra | ||
Jaiotza | Bilbo, 1872ko maiatzaren 5a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Donostia eta Polloeko hilerria, 1936ko irailaren 5a (64 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria | ||
Familia | |||
Aita | Nicolás Adolfo Urquijo Goicoechea | ||
Ama | María del Rosario Feliza Ybarra Aranbarri | ||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua, politikaria eta kazetaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
- Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urkixo».
Salamancako Unibertsitatean ikasi eta 1895etik aurrera abokatu moduan lan egin zuen. Katolizismoaren propagandista, 1903. urtean, EAJ alderdiaren aldetik gorteetarako hauteskundeetarako hautagai izan zen eta kargua lortu zuen, Altzola liberalaren eta Iglesias sozialistaren gainetik. La Gaceta del Norte egunkariaren sorreran parte hartu zuen. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zutenean haren kontra egin eta 1932an hiru hilabetez egon zen preso. 1936ko uztailaren 22an Frantziarako bidea hartu eta Zarautzen preso hartu zuten. Víctor Praderarekin batean fusilatu zuten, Donostiako Polloeko hilerriko hormetan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) José María de Urquijo e Ybarra. Fundación Popular de Estudios Vascos
- ↑ (Ingelesez) Bilbaopedia. Urquijo Ybarra. .