Ireki menu nagusia

Jose Maria Franku Bordons (Irun, 1894ko abuztuaren 28a - Madril, 1971ko irailaren 23a) gipuzkoar musikagile eta orkestra-zuzendaria izan zen. Madrilgo Musika Kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak, eta pianoan nabarmendu zen batez ere. Telmo Vela biolin-jotzaile handiak Quinteto Hispania boskotea osatu zuenean José María boskoteko piano-jotzaile izendatu zuen. Hauek dira haren lan nagusietako batzuk: Espainiar dantza bi, Euskal deitorea eta gai batzuk, Arpa eta kontzerturako euskal kontzertua, Hiru anaia marinelak eta Lo-lo. Juan Crisostomo Arriagaren omenez Dolor en el recuerdo (Oinazea oroimenean) pianorako lana idatzi zuen.

Jose Maria Franku
Bizitza
Jaiotza Irun1894
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril1971 (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta piano-jotzailea
Genero artistikoa zarzuela
opera
Musika instrumentua pianoa

ErreferentziakAldatu