Jose Manuel Mendizabal

gudari espainiarra

Jose Manuel Mendizabal Mendiola, ezagunagoa Mañul ezizenaz, (Donostia, 1910eko azaroaren 23a- 1978) gipuzkoar gudaria izan zen, Saseta batailoiko Aitzol konpainiaren tenientea izandakoa.

Jose Manuel Mendizabal
Bizitza
JaiotzaDonostia1910eko azaroaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1978 (67/68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Izengoitia(k)Mañul
Zerbitzu militarra
Adar militarraSaseta Batailoia
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Jeltzalea, Gerra Zibila piztu zutenean, Bizkaiko frontean izan zen. Bilboko guduan parte hartu zuen eta, Santoñako hitzarmena eta gero, Larrinagan espetxeratu zuten. Heriotza-zigorra jasan arren, kommutatu zioten. Burgosen zenbait urte eman ondoren, azkenean, 1943ko martxoaren 14an aske geratu zen.[1]

Hil zenean, bere semeek bere egunkaria topatu zuten. Memoria-liburu bilakatu eta 2006an Alberdaniak Gudaris y rehenes de Franco (1936-1943) (221. orrialdea, ISBN 84-96643-02-6) argitaratu zuen.[2] DigyTal ekoiztetxeak liburuan oinarritutako Gudari baten egunerokoa dokumentala egin zuen, Javier Gutierrez eta Jonan Hernandezek zuzendua.[3]

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.