Jose Luis Segurola Maioz

Aginagako Mitxelkoenea baserrian jaio zen 1960an. "Naskaz" ezizenez zen ezaguna Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu zuen gazte hau. Komando Autonomo Antikapitalisetetan militatu zuen. 1983ko abuztuaren 14ean Usurbilen hil zen 23 urterekin, Javier San Martin Goikoetxearekin batera, N-634 errepide aldamenean auto barruan eskuartean zerabilten lehergailuak eztanda eginda.[1] Une latzak bizi izan ziren herrian; samina eta negarra zabaldu zen herrian.

Hertzainaken Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea "Piti" eta berari eskainia dago. [2]

  1. usurbileginez. (2013-08-13). «Jose Luis Segurola Maioz ‘Naskaz’, 30 urtez guztion oroimenean» Usurbil Eginez (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  2. usurbileginez. (2021-08-13). «1983ko abuztuaren 13a gogoan» Usurbil Eginez (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).