Jose Luis Mendoza

Jose Luis Mendoza Peña (Cárcar, 1954ko ekainaren 20a) Donostia eta Iruñeko OHOko Unibertsitate Eskolan Lehen Hezkuntzako irakasle gisa lizentziatu zen. Nafarroako Unibertsitatean Eliz Zientzietan lizentziatua da eta UNEDen Filologia Erromanikoan.

Jose Luis Mendoza
Bizitza
JaiotzaCárcar1954ko ekainaren 20a (68 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaGeroa Bai

Euskara Kultur Elkargoaren sortzailea da eta 1998-2005 artean baita erakunde honetako lehendakaria ere. 2004ean Espainiako Senatuan Nafarroa Bai alderdiko senataria izan zen, ondoren Geroa Baiko sortzaileetako bat izan zen.

2015eko uztailaren 23an Geroa Bai alderdiak proposatuta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburua izendatua izan zen.