Jose Gardoki

politikari espainiarra

Jose Gardoki Jarabeitia Bizkaiko itsasgizona (Bilbo, 1755 - Manila, Filipinak, 1816). Oso gazte zela hasi zen itsas armadan eta teniente kargua eskuratu zuen Mantxako kanalean ontzi ingelesen aurka aritu ondoren (1779). 1782. urtean berriro ere ingelesen aurka Gibraltarko itsasartean borrokatu ondoren, Magallaes itsasartera jo zuen bertako kostaldeko planoak zehazteko asmoz. Berriro Europara itzulirik, Bresten egon zen 1802. urtean Ingalaterrarekin bakea izenpetu zen arte. 1803an Cadizko itsas departamentuko gobernari nagusi izendatu zuten. 1805. urtean, Trafalgarko itsas guduan parte hartu zuen, Santa Ana ontziko buru zela, eta zauri larriak izan zituen. Napoleonen aurkako gerran borrokatu ondoren, Habanako Armategiko buruzagi izan zen 1810-1813 bitartean eta Filipinetako Itsas komandante eta kapitain nagusi izendatu zuten ondoren.

Jose Gardoki
Lesser Royal Coat of Arms of Spain (1700-1868 and 1834-1930) Pillars of Hercules Variant.svg
Filipinetako gobernadore nagusia

Bizitza
Izen osoaJosé Ramón de Gardoqui y Jaraveitia
JaiotzaBilbo, 1755
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaManila, 1816 (60/61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta itsas ofiziala
Jasotako sariak

ErreferentziakAldatu