Jose Frantzisko Iturtzaeta

euskal kaligrafoa

Jose Frantzisko Iturtzaeta Eizagirre (Getaria, 1788ko azaroaren 23a - Madril, 1853ko urriaren 19a)[1] gipuzkoar kaligrafoa izan zen. Ospe handia erdietsi zuen, bere idazketa metodo didaktikoa oso erabilia izan zelako. Haren izena darama Getariako Herri Eskolak.

Jose Frantzisko Iturtzaeta

Bizitza
JaiotzaGetaria1788ko azaroaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1853ko urriaren 19a (64 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkaligrafoa

Bizitza aldatu

Irunen, Donostian eta Tolosan lan egin ondoren, Madrilera aldatu zen 1816an.[1] 1827az geroztik bere metodo didaktikoak eta, batez ere, El arte de escribir la letra bastarda española obra zabaltzen hasi ziren; are gehiago, belaunaldi batek baino gehiagok metodo horrekin ikasi zuten kaligrafia, eta gainera laguntza ofiziala ere izan zuen.[2]

Estatuaren enplegatu, aipatu obra horrez gain beste zenbait liburu ere idatzi zuen gai didaktikoak jorratuz, besteak beste 1833ko Errege Agindu batek irakaskuntzarako ezarri zuen Arte caligráfico Iturzaeta izenekoa. Iturtzaetaren sistema kaligrafikoari atxikitzen zaio idazkera zurruntasunetik aske geratu izana, eta oso estetikoak ez ziren letrak sartu izana leporatzen, ordea. 1849an (maiatzaren 26ko Errege Agindua) Lehen Irakaskuntzako ikuskari nagusi izendatu zuten, eta 1850eko urtarrilaren 1ean, Erresumako Maisu Eskola Mintegi Arrunteko zuzendari.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Iturzaeta Eizaguirre, José Francisco de. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2019, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-4).
  2. a b Urdangarin Altuna, Carmelo; Izaga Reiner, Jose Maria. Euskal kaligrafoak. Antzinako Lanbideak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa, gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-4).

Kanpo estekak aldatu