Jose Arana Eskolak, Eskoriatzan, 90 urte inguruz egon ziren eskola batzuk izan ziren.

Sorrera aldatu

Jose Aranak, bere testamentuan, enpresaburu bezala lortu zuen diru guztia, Eskoriatzako herriari utzi zion. Beste gauza batzuen artean, eskola batzuk eraikitzeko erabili zen, eskoriatzar enpresaburuagatik, Jose Arana izena hartu zuten.

Erabilera aldatu

Denbora luzez, lehen hezkuntzako ikasketa eskola izan zen. Ondoren, behin lehen hezkuntzako ikasketak emateari utzi eta gero, bertan, informatika kurtsoak eta beste kurtso batzuk emateko erabili zen. Gainera, askotan, San Pedroetan, su artifizialak jaurtitzeko toki bezala ere erabili izan zen. Batzuetan, San Pedro jaietan bertan, bertsoak eta musika kontzertuak emateko ere erabili zen.

Desagerpena aldatu

Laurogeitamar urte inguruz iraun zuen eraikinak, bertan etxebizitza eraikin multzo bat egiteko bota zen arte, 2004 inguruan.

Kokapena aldatu

Fernando Eskoriatza plazan zegoen, Eskoriatzako gaur egungo udaletxearen ondoan.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu