Jose Apeztegia

Erratzuko apaiz euskalduna

Jose Apeztegia Perez de Rada (Erratzu, Baztan, 169? - ib., 1746ko martxoaren 2a) nafar Bikario Nagusia eta priorea izan zen. Salamancako San Bartolome Ikastetxe Zaharrean ikasi zuen, 1714an Zuzenbideko lizentziatura bereganatuz.

Jose Apeztegia
Bizitza
JaiotzaErratzu1690eko hamarkada
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaErratzu1746ko martxoaren 2a (41/51 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

1716ko urtarrilaren 17an Iruñeko kalonje aukeratu zuten, eta hurrengo urtean irakasle. Hirutan hutsik zegoen Bikario Nagusiaren kargurako hautatua izan zen.

Alventosko Markesaren esanetan, gorputzaren garaieragatik oso nabarmena zen, hori dela eta, Salamancan zegoela, Gorena ezizenez ezagutzen zuten. Espainia guztian bere garaieraren parekorik zuen beste inor ez zen topatu ahal izan. Planta eder eta proportzionatua zuen.

1727ko abenduaren 11n priore izendatu zuten. 1729an erlijio liburu bat idatzi zuen. 1746ko martxoaren 2an bere jaioterrian hil zen eta bere gorpua Barbazanako kriptan ehortzi zuten.

Kanpo estekak

aldatu