José Neira Jarabo

gudari espainiarra

José Neira Jarabo (c. 1906-1941ko irailaren 26a) espainiar anarkista izan zen, Espainiaren Bigarren Errepublikaren aldeko militarra Espainiako Gerra Zibilan.

José Neira Jarabo
Bizitza
Jaiotza1906
Herrialdea Espainia
Heriotza1941eko irailaren 26a (34/35 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Biografia aldatu

Argiketaria lanbidez, CNT-FAI sindikatuan afiliatuta zegoen. Gerra Zibila piztu ondoren, milizia anarkistekin bat egin zuen, non postu ezberdinak bete zituen. 1937ko urtarrilean, 59. Brigada Mistoko komandante izendatua izan zen. Alfanbrako guduan parte hartu zuen; bere unitatea desegin egingo zen halako bajak jasan baitzituen. 1938ko abuztuan, 36. Dibisioko agintea jaso zuen, Extremadurako frontean. Frankistek harrapatu zuten gerraren amaieran, eta espetxeratu egin zuten. Madrildo Ekialdeko hilerrian frankistek hilarazi zuten, 1941eko irailaren 26an.

Bibliografía aldatu

  • Engel, Carlos (1999). Historia de las Brigadas Mixtas del Ejército Popular de la República. Madril, Almena. 84-922644-7-0.
  • Martínez Bande, José Manuel (1981). La batalla de Pozoblanco y el cierre de la bolsa de Mérida. Madril: San Martín.
  • Núñez, Mirta; Rojas, Antonio (1997). Consejo de guerra: los fusilamientos en el Madrid de la posguerra (1939-1945). Madril: Compañía Literaria.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu