José Mazarredo
José Domingo de Mazarredo Salazar Muñatones y Gortázar (Bilbo, 1745eko martxoaren 8a - Madril, 1812ko uztailaren 29a) bizkaitar itsasgizona izan zen, Espainiako Itsas Armadako almirantea izandakoa.
José Mazarredo | |
---|---|
![]() José de Mazarredo Salazar (1800), Jean François-Marie Bellier (Madrilgo Itsas Museoa). ![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1745eko martxoaren 8a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Madril, 1812ko uztailaren 29a (67 urte) |
Familia | |
Aita | Antonio Jose Mazarredo Morgan |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | itsasturia eta militarra |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Itsas Armada |
Gradua | almirante |
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak |
![]() |
BiografiaAldatu
Fragata-kapitain izendatu zuten 1766. urtean. Latitudea neurtzeko metodo berri bat asmatu zuen, 1771n, Filipinetako uharteetara zihoala. Aljer hiriaren aurkako erasoa gidatu zuen 1775. urtean, baina saioa hutsean geratu zen. Ondoren, kapitain eta Cadizko Itsas Armadako alferez izendatu zuten. Cadizen zela, bi obra argitaratu zituen: Lecciones de Navegación (1778) eta Colección de tablas para los usos más necesarios para la navegación (1779). Zazpi urte eman zituen Itsas Armadako ordenantzak biltzen, Ordenanzas generales de la Armada Naval obra argitaratzeko.
1795. urtean, Mediterraneoko ontzidiaren buru izendatu zuten; Mazarredok Itsasoko ministroari ontzidia zein egoera txarrean zegoen adierazi zionean Ferrolera erbesteratu zuten. Hala eta guztiz ere, itsas seinaleen kode berri bat idazteko agindu zitzaion, eta komandante nagusi izendatu zuten 1797. urtean. Titulu horren jabe zela, Cadizko portuaren defentsan borrokatu zen ingelesen aurka.
1802. urtean erretiratu zen bizitza militarretik Bilbora. 1804. urteko Zamakoladaren ondoren, Burgosa erbesteratu zuten, eta hiru urte pasa ziren arte ez zen itzuli Bizkaira. Espainiako Independentziako Gerra hasi zenean (1808), Cadizera deitu zuten berriro ere, baina Mazarredo Baionara joan zen, Jose Bonaparte Espainiako erregearen izendapenaren lekuko izatera. Hark estatu-idazkari eta armadako zuzendari izendatu zuen.
Bilboko kale nagusi batek Joseph Mazarredoren izena daroa: Mazarredo zumarkalea.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.