José María Asin
José María Asin Eskudero (Cadreita, Nafarroa Garaia, 1956ko urriaren 19a) antzerki- eta zinema-antzezlea da. Bigarren mailako paperak egin izan ditu, oso biribilak, 1980 eta 1990eko hamarraldietan. Lanik garrantzitsuena Montxo Armendarizen Tasion egin zuen (1984), protagonistaren lagunarena. Orobat Armendarizekin lan egin zuen Bihotz ondoko sekretuak (1997) filmean. Film labur askotan parte hartu du, eta lan handia egin du antzerkian. Iruñeko El Lebrel Blanco antzerki taldeko kide izan zen 1974tik taldea desagertu zen arte (1986). Iruñeko beste antzerki-taldeetan ere aritua da, protagonista-paperetan beti.
José María Asin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cadreita, 1956ko urriaren 19a (68 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
![]() ![]() |
2011n Iruñeko Gaiarre antzokiko zuzendari izateko izendatu zuten; baina, giro politikoaren kariaz, UPNk bazter utzi zuen.
Kultura teknikari lan egiten du Nafarroa Garaiko Zizur Nagusiko Udalean.
Filmografia
aldatu- 2012: Ignorante tú
- 2011: De tu ventana a la mía
- 2010: Mami Blue
- 2009: Hoy no se fía, mañana sí
- 2008: Nevando voy
- 2008: Todos estamos invitados
- 2008: Eskalofrio
- 2007: Bi aurkari, ia-ia berdinak
- 2005: Obaba
- 1999: La espalda de Dios
- 1997: Bihotz ondoko sekretuak
- 1994: El tiempo de las lagartijas
- 1994: Alsasua 1936
- 1993: Gernika
- 1992: Ciao, amore, ciao
- 1991: Ustezko biziak
- 1991: La cena
- 1989: El hombre de las palomitas
- 1986: Virtudes Bastiánc
- 1984: Tasio
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.