José María Asin
José María Asin Eskudero (Cadreita, 1956ko urriaren 19a) nafar antzerki- eta zinema-antzezlea da. Bigarren mailako paperak egin izan ditu, oso biribilak, 1980 eta 1990eko hamarraldietan. Lanik garrantzitsuena Montxo Armendarizen Tasion egin zuen (1984), protagonistaren lagunarena. Orobat lan egin zuen Armendarizekin Secretos del corazón (1997) filmean. Film labur askotan parte hartu du, eta lan handia egin du antzerkian. Iruñeko El lebrel blanco taldeko kide izan zen 1974tik taldea desagertu zen arte (1986). Iruñeko beste antzerki-taldeetan ere aritua da, protagonista-paperetan beti.
José María Asin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cadreita, 1956ko urriaren 19a (67 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
2011n Iruñeko Gayarre Antzokiko zuzendari izateko izendatua izan zen, baina giro politikoaren kariaz UPNk bazter utzia ere bai. Bestalde, kultura teknikari lan egiten du Nafarroako Zizur Nagusian.
Filmografia
aldatu- 2012: Ignorante tú
- 2011: De tu ventana a la mía
- 2010: Mami Blue
- 2009: Hoy no se fía, mañana sí
- 2008: Nevando voy
- 2008: Todos estamos invitados
- 2008: Eskalofrio
- 2007: Bi aurkari, ia-ia berdinak
- 2005: Obaba
- 1999: La espalda de Dios
- 1997: Bihotz ondoko sekretuak
- 1994: El tiempo de las lagartijas
- 1994: Alsasua 1936
- 1993: Gernika
- 1992: Ciao, amore, ciao
- 1991: Ustezko biziak
- 1991: La cena
- 1989: El hombre de las palomitas
- 1986: Virtudes Bastiánc
- 1984: Tasio
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.