Ireki menu nagusia

José Manuel Maza Martín (Madril, Espainia, 1951ko urriaren 23a - Buenos Aires, Argentina, 2017ko azaroaren 18a) espainiar magistratu, kriminologo eta idazlea zen. 2016ko azaroaren 25etik bere heriotzera arte Espainiako Estatuko Fiskal Nagusia izan zen.

José Manuel Maza
El Fiscal General del Estado, en Segovia, “Me tengo que morder la lengua” 01.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Estatuko Fiskal Nagusia

2016-11-25 - 2017-11-18
Consuelo Madrigal - Luis Manuel Navajas Ramos Itzuli
Bizitza
Izen osoa José Manuel Maza Martín
Jaiotza Madril1951ko urriaren  23a
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Buenos Aires2017ko azaroaren  18a (66 urte)
Heriotza modua : Septizemia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak epailea eta Estatuko Fiskal Nagusia
Kidetza Junta Electoral Central Itzuli

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Zuzenbidean eta Historian lizentziatu zen. Horrez gain, kriminologian diploma lortu zuen. 1975ean sartu zen Ibilbide Judizialean eta 1978an Ibilbide Fiskalean.

2016ko azaroaren 25ean Espainiako Ministroen Batzordeak Maza Estatuko Fiskal Nagusi izendatu zuen.

Buenos Airesera Iberoameriketako Ministerio Publikoen Elkartearen bileran parte hartzera joana zela hil zen 2017ko azaroaren 18an infekzio baten ondorioz.[1] Luis Navajasek, Auzitegi Goreneko fiskal tenienteak, ordezkatu du behin-behinean Maza fiskala zena.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Eitb (2017ko azaroaren 19a) Jose Manuel Maza Espainiako fiskal nagusia hil da . Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 20an.
  2. «Luis Navajasek ordezkatuko du Jose Manuel Maza, behin-behinean» Berria 2017ko azaroaren 19a . Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 20an.