José Luis Urrutia López (Bilbo, 1958) bizkaitar idazlea da. Hasieran, poesia landu zuen batez ere: Sangre enamorada (1981). Gero, kontakizun laburrak idazten hasi zen, eta, azkenik, 1998an, eleberriak idazteari ekin zion, eleberri historikoak, hain zuzen. Harrezkero genero hori landu du gehienbat: El Ayalés. La historia de Elías de Aldama (2001), Los caminos de Elías (2002), Tan lejos de Ayala (2003), La sombra de Lanzuri (2006).[1] 2007an, El secreto de las piedras rojas izenburuko komikiaren gidoia eta testuak idatzi zituen, Arrigorriagako udalaren eskaeraz. Beste lan aipagarri batzuk: El Inquilino del balneario de Orduña (2006), Los demonios de la guarda (2004), Ignacio. Los años de la espada (2005) eta César Borgia. El hijo del Papa (2008).

José Luis Urrutia
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta poeta
joseluisurrutia.com

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.