José Emilio Pacheco
José Emilio Pacheco (Mexiko Hiria, 1939ko ekainak 30 - ib., 2014ko urtarrilak 26[1]) mexikar poeta, eleberrigile, ipuingile, itzultzaile eta kritikaria izan zen. Bere belaunaldiko Mexikoko idazle nagusietakoa izan zen. Kazetaritzako Sari Nazionala irabazi zuen 1980an. Irrealismoaren baitan kokatzen da bere poesia, baina ironia handiarekin eta umore beltzez zipriztindua. Pachecorentzat, bere garaiari buruz jarrera kritikoa izan behar du poetak, historiaren zentzuaz kezkatzen den metafisiko bat izan behar du.
Idazlanak aldatu
Poesiak aldatu
Pachecoren poesia-lanen artean, aipagarriak dira:
- Los elementos de la noche (1963, Gauaren elementuak)
- El reposo del fuego (1966, Suaren atsedena)
- No me preguntes cómo pasa el tiempo (1969, Ez galdetu niri denbora nola igarotzen den)
- Irás y no volverás (1973, Joango zara eta ez zara itzuliko)
- Tarde o temprano (1980, Lehenago edo beranduago)
- Desde entonces (1981, Orduz geroztik)
- Los trabajos del mar (1984, Itsasoko lanak)
- Miro la tierra (1987, Lurrari so nago)
- Ciudad de la memoria (1990, Memoriaren hiria)
- El silencio de la luna (1996, Ilargiaren isiltasuna)
- Siglo pasado (2000, Aurreko mendea)
- Como la lluvia (2009, Euria bezala).
Narratiba aldatu
Narratiban hauek ditu lanik ezagunenak:
- El viento distante (1963, Urrutiko haizea)
- Morirás lejos (1967, Urruti hilko zara)
- El principio del placer (1972, Plazeraren hastapena)
- Las batallas en el desierto (1981, Basamortuko guduak)
- La sangre de Medusa y otros cuentos marginales (1990, Medusaren odola eta beste zenbait ipuin marjinal).
Sariak aldatu
Hainbat sari irabazi ditu, tartean Cervantes saria, 2009an.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Muere José Emilio Pacheco» Informador.com.mx
Kanpo estekak aldatu
- Euskarari ekarriak: José Emilio Pacheco Ekarriak.armiarma.eus
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |