Yorkeko Erresuma Bikingoa

Jorvik» orritik birbideratua)

Yorkeko Erresuma Bikingoa (antzinako eskandinavieraz: Jórvík) Britainia Handian 866 eta 954 artean izandako herrialdea izan zen.[1][2] Bertan Danimarkatik etorritako bikingoek estatu finko bat ezarri zuten, York hiriburua zuena. Hiriaren inguruan zegoen eskualdeak Danelaw zuen izena, X. mendearen bigarren zatian daniarrek zuten eskumenaren izena ere izan zena.[3]

Yorkeko Erresuma Bikingoa
Jórvík
866 – 954
Monarkia
Geografia
HiriburuaYork
Kultura
ErlijioaPaganismo
Historia
Aurrekoa
Northumbria
Ondorengoa
Ingalaterrako Erresuma

Historiografian Eskandinaviar York ere izena du, IX. mendearen amaieran eta X. mendearen lehenengo zatian errege bikingoen aginpean zegoen Northumbriako Erresuma izendatzeko erabiltzen dutena.

Etimologia aldatu

Jórvík antzinako eskandinavierazko izena antzinako ingelesezko Eoforwic izenaren baliokidea da, biak X. mendeko York hiriaren toponimoak direlarik. Antzinako eskandinavierazko jór- aurrizkia jofurr hitzetik dator, antzinako ingelesezko eofor (basurde edo buruzagi) baliokidea duena. Wic atziskia, berriz, aitzinindoeuroperakoa da, eta «gotorleku» (latinez: vicus) esan nahi du. Bikingoek atziskia aldatu zuten vík (portu edo badia) hitza erabiltzeko. Beraz, toponimoak: «buruzagien portua» esan nahi du.

Geografia aldatu

Erresuma bikingoaren eremuak iparraldeko Ingalaterraren gehiena barnean hartzen zuen, Wessexekin zituen gerrak zirela eta mugak etengabe aldatuz. Jórvikek lotura estua zuen Irlandako eremua bikingoarekin, Dublingo Erresumarekin hain zuzen ere.

Historia aldatu

Erromatarrek York eratu zuten, Eboracum izeneko castrum moduan. Anglosaxoiek merkataritza-gune bat ezarri zuten eta Eoforwic izena eman zioten. Bikingoen lehenengo erasoa 866ko azaroan izan zen, noiz Ragnar Lodbroken semeetako bat zen Ivar Hezurgabeak hiria hartu zuen. Hau Gudaroste Pagano Handiaren buruzagietako bat izan zen eta East Angliatik iparralderantz jo zuen orduko gerra zibila aprobetxatuz. Tregoa baten ostean, anglosaxoiek elkartu ziren. Hala eta guztiz ere, 867ko martxoan ezin izan zuten York berreskuratu eta, gainera, bikingoek Deira konkistatu zuten. Handik Mercia eraso arren, anglosaxoiak eusteko gai izan ziren. Yorkeko artzapezpikuak paganoak lagundu omen zituen eta northumbriarrek 872an hiria denbora baterako berreskuratu zutenean bertatik bota zuten. Edonola ere, bikingoek bere aginte itzuli zioten eta Guthred erregea Yorkeko katedralean lurperatua izan zen.[4]

 
Erik Aizkora Odolduaren garaiko (952-954) Yorkeko txanpona.

Txanpon bikingo guztiak Yorken egin zutenez, orduko merkataritza-gune nagusienetariko bat izan zela uste dute.[5]

Jutlandiako daniar agintariak East Anglian ezarri ziren. Danelaweko bost burguek Lindseyko Erresumako muga berdinak mantendu zituzten. Kanuto II.a Handiak, ostera, norvegiar jarlentzat utzi zuen Northumbria eta daniarrentzat East Anglia. Harrezkero, iparraldeko Ingalaterra norvegiar gortaren ikuspegian izango zen, 1066an Harald III.a Norvegiakoa Stamford Bridgeko guduan hil zen arte.

Oraindik XIV. mendean Yorkshireko Ainsty udalerriko King's Square enparantzan Konungsgurtha (euskaraz 'Erregeen Gortea' esan nahi duena) izeneko lekua zegoen, justu erromatar porta principalis sinistra atearen kanpoaldean. Litekeena da, orduan, bikingoen gotorlekua erromatarren gainean eraiki zutela.[4][6]

Ingalaterrako Erresumak 954an bikingoen erresuma beretu zuen, Erik I.a Norvegiakoa Stainmoreko guduan mendean hartu zutenean. Northumbriak Jórvík anexionatu zuenean, Wessexko kondeak erredundantetzat hartu zuen Jórvíkeko erregearen titulua eta 960an Yorkeko konde izendatu zuen. Hala ere, independentzia politikoaren galerak ez zuen egoera ekonomikoa aldatu eta 1000. urtean herrialdeko bigarren hiri nagusia izan zen, soilik Londres aurrean izanik. Yorkeko konde batzuk eskandinaviarrak ere ziren arren, normandiarrek ordezkatu zituzten. Gilen I.a Konkistatzaileak eskualdeko independentziaren azken aztarnak kendu zituen, hiriaren barnean oste militarrak ezarriz. 1070 eta 1085 artean, daniar bikingoek saiakera batzuk egin zituzten Jórvík berreskuratzeko baina ezin izan zuten hiria hartu.[7] Henrike II.a Ingalaterrakoak Yorkeko konderria indargabetu zuen.

Jórvíkeko agintariak aldatu

Erregea Agintaldia Oharrak
Ecgberht I.a Northumbriakoa 867 - 872 Bikingoen errege txorimaloa
Ricsige Northumbriakoa 872 - 876 Bikingoek kenduta
Ecgberht II.a Northumbriakoa 876 - 878
Guthred 878 - 895 Bikingo
Sigfrido 895 - 899 Bikingo[8] (agian erregekidea)
Kanuto 899 - 900 Bikingo (agian erregekidea)
Æthelwald Wessexekoa 900 - 902
Eowils eta Halfdan 902 - 910 Agian erregekideak[9]
Eadwulf II.a Northumbriakoa 913 (hila) [10][11]
Ealdred Northumbriakoa 913- 918 Eremuko zati txikia, bestea bikingoen eskuetan baitzegoen
Ragnall ua Ímair 914 - 921 Irlandar bikingoa
Sitric Cáech 921 - 927 Irlandar bikingoa, baita Dublingo Erresumako buruzagia ere
Athelstan 927 - 939
Olaf III.a Guthfrithson 939 - 941 Irlandar bikingoa, baita Dublingo Erresumako buruzagia ere
Amlaíb Cuarán 941 - 944 Irlandar bikingoa, baita Dublingo Erresumako buruzagia ere
Ragnall mac Gofrith 943 - 944 Irlandar bikingoa, Amlaíb Cuaránen erregekidea
Edmundo I.a Ingalaterrakoa 944 - 946
Erik I.a Norvegiakoa 947 - 948 Norvegiar bikingoa
Amlaíb Cuarán 949 - 952 (berrezarria)
Erik I.a Norvegiakoa 952 - 954 (berrezarria)
Edred 954 - ¿

Erreferentziak aldatu

  1. Guthfrith I Hardicnutson Norse King of York. .
  2. The Scandinavian Kingdom of York / Jorvik. HistoryFiles.co.uk 2007-10-24.
  3. Magnusson, Magnus. (1980). Vikings. New York: Elsevier-Dutton Publishing Co., Inc., 145 or..
  4. a b N.J. Higham & D.H. Hill, ed. A kingdom too far: York in the early tenth century. in: Edward the Elder, 899-924., 188 or..
  5. Haywood, John. (1995). The Penguin Historical Atlas of the Vikings. Penguin ISBN 0-14-051328-0..
  6. Hall, Richard. (1995). Viking Age archaeology. , 28 or..
  7. Viking.no. (2007). The Rulers of Jorvik (York). .
  8. Downham, Clare. (2007). Viking Kings of Britain and Ireland: The Dynasty of Ívarr to A.D. 1014. Edinburgh: Dunedin, 79 or. ISBN 1-903765-89-0. OCLC .163618313.
  9. Downham, Clare. (2007). Viking Kings of Britain and Ireland: The Dynasty of Ívarr to A.D. 1014. Edinburgh: Dunedin, 87 or. ISBN 1-903765-89-0. OCLC .163618313.
  10. Downham, Clare. (2007). Viking Kings of Britain and Ireland: The Dynasty of Ívarr to A.D. 1014. Edinburgh: Dunedin, 88 or. ISBN 1-903765-89-0. OCLC .163618313.
  11. Woolf, Alex. (2007). From Pictland to Alba, 789–1070. in: The New Edinburgh History of Scotland. Edinburgh: Edinburgh University Press, 139 or. ISBN 0-7486-1234-5. OCLC .123113911.

Kanpo estekak aldatu