Jon Bagues

musikari gipuzkoarra

Jon Bagues Erriondo (Errenteria, Gipuzkoa, 1955eko ekainaren 15a) gipuzkoar musikaria da. Musikaren Historian doktorea eta artxibozaina da ikasketaz.1979an, Eusko Ikaskuntzaren Musika Sailaren eraketan parte hartu zuen eta bertako buru izan zen 1990 eta 1996 urteen artean, zenbait Koadernoetako aleak koordinatu zituen garai hartan. Hogei urtez (2000-2020), Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa zuzendu zuen. Musika kulturaren animatzaile eta sustatzaile gisa nabarmendu da bere ibilbide osoan zehar.

Jon Bagues

Bizitza
JaiotzaErrenteria1955eko ekainaren 15a (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Jasotako sariak

Inguma: jon-bagues-erriondo Discogs: 2778666 Edit the value on Wikidata

Euskal Herriko musika-ondarea bildu, kontserbatu eta zabaltzeko sortu zen Musikaste jaialdiko zuzendaria ere bada. 1985ean Peñaflorida Kapera sortu zuen, antzinako musika ikertu eta zabaltzeko. Musika-irakasle gisa ibilbide oparoa egin du, aholkulari izan da hainbat musika-erakunderena eta euskal musika zabaltzeko lan nabarmena egin du hedabideetan.[1][2]

Ibilbidea aldatu

Musika ikasketak egin zituen Donostia, Bartzelona eta Madrilgo Kontserbatorioetan, eta Filosofia eta Letrak ikasketak ere egin zituen, Donostian eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Musikaren Historia arloan. Prestakuntza Donostiako, Bartzelonako eta Madrilgo kontserbatorioetan osatu zuen. Espainiako Liburutegi Nazionalean Artxibistika eta Dokumentazioan espezializatu zen.

1979an, Eusko Ikaskuntzaren Musika Atalaren sorreran parte hartu zuen. Eusko Ikaskuntzak 1990 eta 1996 bitartean izan zuen buru, eta zenbait argitalpen koordinatu zituen. Hogei urtez (2000-2020), Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa zuzendu zuen.

 
Peñafloridako kontea. Frantzisko Xabier Muniberen omenezko monumentua bere izena duen Gasteizko plazan.

Antzinako musikan espezializatua den Peñaflorida Kaperaren sortzailea izan zen 1985ean, eta egungo zuzendaria da. Bartzelonan, Josep Ricart i Matas Musikologia Institutuarekin lan egin zuen, Kataluniako artxiboen katalogazio-lanetan. 1976 eta 1977an Santiago eta Granadako Nazioarteko Ikastaroetan esku hartu zuen, eta 1982-1983an Artxibo eta Dokumentazioan espezializatu zen Madrilen.

1990ean eskuratu zuen doktoregoa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos de los País izenburuko tesiarekin (euskaraz: Musika Euskalerriaren Adiskideen Elkartean). Espainiako musikologia Elkartean (Sociedad Española de Musicología) eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteetako kidea da. Bestalde, Nazioarteko Musika Liburutegien Elkartearen barne dagoen Asociación Española de Documentación Musicaleko lehen lehendakaria izan da.

Euskal Musikagileen Artxiboko (Eresbil) artxibozain teknikoen burua izan zen erretreta hartu arte. 1978. urteaz geroztik Eusko Ikaskuntzaren Musika Saileko kide izan da. Sail horretako lehendakaria izan zen 1989 eta 1990ean, eta 1993tik 1996ra arte.

Argitalpenak aldatu

Liburuak aldatu

Liburu hauek argitaratu ditu:

  • Catálogo del antiguo archivo musical del Santuario de Aránzazu. Donostia: Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1979. [3]
  • Ilustración musical en el País Vasco. I liburuki: La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Donostia: R.S.B.A.P., 1990; II liburuki: El Real Seminario Patriótico Bascongado de Vergara. Donostia: R.S.B.A.P.,1991. ISBN: 84-04-6033-1.
  • La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Bellaterra: Universitat Autònoma de Barcelona, 1993.

Artikuluak aldatu

Besteak beste bi artikulu hauek argitaratu ditu euskaraz:[4]

  • Euskal kultura. Ikuspegi bibliografikoa: musika 1960-1990 (Jakin, 1990)
  • Peñaflorida-ko Kondea, ilustrazio musikalaren bultzatzaile Euskal Herrian (Musiker, 1988)

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  •  
    Jon Bagues Lekuona saria jasotzen (2022)
    2022: Manuel Lekuona Saria. Epaimahaiaren iritziz, euskal musika ondarearen alde egindako lana nabarmentzen da, hainbat alderditatik. Jon Baguesek hainbat konpositoreren lanak berreskuratzea ahalbidetu eta zabalkundea erraztu du. Era berean, lanean ari diren konpositoreei lagundu die, eta musika ikasteko eta interpretatzeko erakundeak sortzen lagundu du (Peñaflorida kapera, adibidez, 1985etik antzinako musika ikertzen eta hedatzen duena). Azkenik, herrialde osoko musika- eta kultura-erakundeekiko konpromiso aktiboa azpimarratu da.[1][5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Sariak - Jon Bagüés, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 2021, -2021/10/21-Jon Bagüés, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 2021» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  2. Leiñena Mendizábal, Pello. (2022). «Jon Bagüés Erriondo» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2022-06-23).
  3. Bagüés, Jon. (1979). Catálogo del antiguo archivo musical del Santuario de Aránzazu. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa ISBN 84-7231-471-5. PMC 8170808. (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  4. «Jon Bagues Erriondo :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  5. 2021eko Lekuona Saria Jon Bagüés musikologoari emate-ekitaldia. Eusko Ikaskuntza - Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-06-23).

Kanpo estekak aldatu