Jolas-matematika joko eta buruhausgarriak matematika erabiliz ebazten dituen arloa da. Jolas eta denborapasaz gainera, matematika aztertu eta ikasteko era bat da. Horrela, jolas-matematikak probabilitate, grafo-teoria, geometria, zenbaki-teoria eta aljebrako ebazkizun sortu eta ikerketa bide berriak zabaltzeko balio izan du historian zehar. Aldi berean, matematikaren didaktikan, haur eta gazteei matematika modu erakargarri batez irakasteko tresnatzat hartzen da [1].

Jolas-matematikaren arloan lan egin eta liburuak plazaratu dituztenen artean, Yakov Perelman, Martin Gardner eta Ian Stewart matematikariak daude. Beste alde batetik, zientzia eta matematikari buruzko aldizkari ospetsuek, hala nola Scientific American, jolas-matematikari buruzko atalak sartu ohi dituzte euren aleetan.

Jolas-matematikaren ebazkizun zenbait aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Singmaster, David. «THE UNREASONABLE UTILITY OF RECREATIONAL MATHEMATICS» First European Congress of Mathematics, Paris, July, 1992..

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.